Fobia
Fobia herstura-nahasmendu bat da, non pertsonak gehiegizko eta justifikaziorik gabeko neurriz gaineko beldur eta ikara iraunkorra sentitzen duen objektu, animalia edo egoera baten aurrean (adibidez, araknofobia, fobia armiarmei).[1] Hedaduraz, trastorno psikologikoa izan gabe, pertsona edo giza talde batek zerbaiten aurka duen gorroto jarrera adieraz dezake, hala nola homofobia.
Fobia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | antsietate-nahasmendua, beldurra, herstura, Neurosia eritasuna |
Espezialitatea | Psikiatria psikologia |
Sortzen du | beldurra |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F40 eta F40.9 |
GNS-9-MK | 300.20 |
OMIM | 608251 |
MedlinePlus | 000956 |
eMedicine | 000956 |
MeSH | D010698 |
Disease Ontology ID | DOID:591 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Nahasmendu psikiatriko ohikoenetako bat da, planetako hogeita hiru pertsonatik batek ( % 4,35) fobiaren bat izaten baitu. Beldur horrek eragina izan dezake lanean, eskolan eta eguneroko beste jarduera batzuetan.[2]
Zer da?
aldatuJoseba Miranda psikologoaren arabera, beldurrarekin lotura du fobiak, baina, horretaz aparte, baditu beste ezaugarri batzuk. Lau aipatu izan ditu: irreala, irrazionala, iraunkorra eta neurriz kanpokoa izatea. Esan duenez, antsietatearekin du lotura, eta izatez neutroak diren estimulu, egoera edo gauzen aurrean pizten da neurriz kanpoko beldur sentipen hori. Diagnostikatzean, antsietate nahasmenduan dago barne hartua.[3]
Motak
aldatuFobiak kontaezinak dira. Irizpide diagnostikoetan ezarritako fobia motak honela sailkatu daitezke:[3]
- animalienganako fobia;
- ingurune naturalekiko fobia;
- egoerekiko fobia;
- odolarekiko, injekzioekiko edo zauriekiko fobia; eta
- beste fobia batzuk, esaterako pailazoei.
Sintomatologia
aldatuFobiak sentipen fisikoak eta psikologikoak sortzen ditu. Beldurra duzunean, hiru aukera ditu motorrak: bata, shocka, paralizatuta geratzea; bestea, ihes egitea; eta azkena, aurre egitea. Fobiarekin shock egoera ateratzen da. Ezin da aurre edo ihes egin. Sintoma fisikoak, berriz, izan daitezke izerditzea, ezohiko arnasketa izatea, bihotz taupaden azelerazioa, dardarak, hotzikarak, bularreko mina, ahoko lehortasuna, zorabioak, buruko mina...[3]
Tratamendua
aldatuFobia ez bada tratatzen, «areagotu» egin daiteke. Horregatik garrantzitsua da laguntza eskatzea, zenbat eta lehenago, hobe. Gehien erabiltzen den terapia mota esposizio terapia da. Terapia kognitibo-konduktuala da, eta «eraginkorrena»: Esposizio terapia pertsona duen beldur horren aurrean jartzea izango litzateke, aurrez aurre ipintzea. Inportantea da gauza hauek profesional batek egitea, norberak egiten badu, kaltegarria izan daitekeelako, eta fobia hori areagotu dezakeelako.[3]
Fobia batzuk
aldatuHona hemen ezagunetariko batzuk:[3]
- Aerofobia: Hegan egiteari beldurra izatea.
- Agorafobia: Toki irekiei beldurra.
- Akrofobia: Altuerei beldurra.
- Amaxofobia: Edozein ibilgailu mota gidatzeari beldurra.
- Araknofobia: Armiarmei eta beste araknido batzuei beldurra.
- Astrafobia: Tximista, trumoi edota ekaitzei beldurra.
- Entomofobia: Intsektuei beldurra.
- Hemofobia: Odolari eta zauriei beldurra.
- Hexakosioihexekontahexafobia: 666 zenbakiari beldurra.
- Klaustrofobia: Toki itxietan egoteari beldurra.
- Kronofobia: Denborari beldurra.
- Ombrofobia: Euriari beldurra.
- Teknofobia: Teknologia berriekiko edo gailu konplexuekiko, bereziki ordenagailuekiko, beldurra.
- Xantofobia: Kolore horiari beldurra.
- Zinofobia: Txakurrei beldurra.
- Zoofobia: Animaliei beldurra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Edmund J. Bourne, The Anxiety & Phobia Workbook, 4. ed. New Harbinger Publications. 2005. ISBN 1-57224-413-5.
- ↑ https://web.archive.org/web/20220705230401/https://www.nimh.nih.gov/sites/default/files/documents/health/publications/espanol/trastorno-de-ansiedad-social-mas-alla-de-la-simple-timidez/sqf-16-4678.pdf
- ↑ a b c d e Jone Bastida: "Fobia, neurriz kanpoko beldurra", Berria, 2024/05/19.
Kanpo estekak
aldatu- [1] Jone Bastida Alzuru: «Fobia, neurriz kanpoko beldurra», Berria, 2024/05/19.