Erie
Erie[1] (ingelesez: Lake Erie, frantsesez: Lac Érié) Amerikako Aintzira Handietako bat da, aintzira multzo horretako hegoaldekoena. Iparraldean Kanadako Ontario, hegoaldean Estatu Batuetako Ohio, Pensilvania eta New York eta mendebaldean Estatu Batuetako Michigan estatuak ditu.
Erie aintzira Lake Erie (en) Lac Érié (fr) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 173 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 388 km |
Zabalera | 92 km |
Azalera | 25.744 km² |
Sakonera | 64 m 65 m |
Bolumena | 483.000 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°15′00″N 80°59′59″W / 42.25°N 80.9997°W |
Honen parte da | Aintzira Handiak Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada arteko muga |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Ontario |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Niagara ibaia |
Erresidentzia denbora | 2,6 a |
Arroaren azalera | 58.800 km² |
Arro hidrografikoa | Lake Erie drainage basin (en) |
Izena
aldatuIzena erie amerindiar tribuaren izenetik datorkio.[2] Hegoaldeko kostaldean bizi ziren, gaur egungo Estatu Batuetako Ohio, Pensilvania eta New York estatuetan.
Geografia
aldatuErie aintzirak 25.700 km²-ko eremua, 388 km-ko luzera, 92 km-ko zabalera eta, batez beste, 19 m-ko sakonera ditu[3].
Huron eta Saint Clair aintziretatik datorren Detroit ibaia da Erieren betebide nagusia. Aintzira betetzen duten gainerako ibaiak Grand, Raisin, Huron, Maumee, Sandusky eta Cuyahoga dira. Hustubidea, berriz, Niagara ibaia da, Niagarako ur-jauziak eratuz Ontario aintzirara doana.
Ertzetako portuen artean aipatzekoak dira Buffalo, Cleveland, Toledo, Erie eta Sandusky. Erieko ubideak (590 km) Buffalo, Albany eta Hudson ibaiaren ertzean dagoen Troy hiria lotzen ditu; Hudson ibaiak elkartzen du Troy hiria New Yorkeko portuarekin[4].
Uharteak
aldatuErieko uharteak hauek dira:
- Big Chicken
- Chick
- East Sister
- Gibraltar
- Green
- Gull
- Hen
- Johnson
- Kelleys
- Little Chicken
- Lost Ballast
- Middle Island
- Middle Bass
- Middle Sister
- Mouse
- North Bass
- North Harbour
- Pelee
- Rattlesnake
- South Bass
- Starve
- Sugar
- Turtle
- West Sister
Hiri nagusiak
aldatuHistoria
aldatuAntzina eskualdean bizi ziren tribuak, Erie eta Neutralak edo Attawandaron, 1655an Irokesen Konfederazioak mendean hartuak izan ziren. Irokesak frantsesen etsaiak zirenez, Frantziako esploratzaileek aurkitu zuten Amerikako Aintzira Handietako azkena izan zen, Ontario eta Huron aintziren ondoren. Dudakoa da nor izan zen Eriera iritsitako lehen europarra: Étienne Brûl�� 1615an, edo Louis Jolliet 1669an.
Ekosistemak
aldatuGiza jarduerek, itsas garraioak adibidez, kutsadura maila altuak eragin dituzte aintziran. Ozeano Bareko izokina sartu zen eta onuragarria izan da, baina espezie inbaditzaileak ere iritsi dira, hala nola zebra-muskuilua, gobioa eta belar karpa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ (Ingelesez) «Lake Erie – Facts and Figures» Great Lakes Information Network. Great-lakes.net
- ↑ Great Lakes Factsheet No. 1: Physical Features and Population Epa.gov
- ↑ Erie Lur hiztegi entziklopedikoa. Euskara.euskadi.net
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Erieko faroak