Elias Pierola
esku huskako pilotaria
Pierola II.a | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Elias Pierola Etxabarri | |||
Jaiotza data: | 1944ko apirilaren 22a (80 urte) | |||
Jaioterria: | Almandoz, Nafarroa ( Euskal Herria) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Debutatze data: | 1965eko abenduaren 14a | |||
Erretiratze data: | 1985 |
Elias Pierola Etxabarri, pilota arloan Pierola II.a deituraz ezaguna (Almandoz, Nafarroa, 1944ko apirilaren 22a) esku huskako pilotari ohia da. Aurrelari jokatu ohi zuen.
Bere ibilbide profesionaleko titulu nagusia 1978. urteko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia izan zuen. Bikaina (gaztelaniaz, El Genial), joko ikusgarria zuelako, bere kalitate handiari esker tantoa bukatzeko arrisku handiak hartuta; bai eta eta Igarlea (El Zahori) ere, jokoa aurreikusten aparta zelako, sarritan bere aurkariek pilotari emango zioten norabidea igartzen zuelarik.
Binakako esku pilota finalak
aldatuUrtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1978 | Pierola II - Maiz II.a | Retegi I.a - Aldazabal II.a | 22-14 | Anoeta |
1979 | Bengoetxea III.a - Gorostiza | Pierola II - Maiz II.a | 22-15 | Anoeta |
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Tino REY: Campeones pioneros[Betiko hautsitako esteka] El Correo digital