Apirilaren 22
data
Apirilaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamabigarren eguna da, 113garrena bisurteetan. 253 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1975 – ETAk Jose Ramon Moran Gonzalez poliziako inspektorea hil zuen Getxon.
- 1984 – Ertzaintza AEKren manifestazioaren aurka oldartu zen Eusko Legebiltzarraren aurrean.
- 2006 – Ustezko kale borroka erasoaldia Barañainen UPN alderdiko zinegotzi baten negozioaren aurka. ETAren su-etenetik lehen kale borroka erasoa izan zen.
- 2008 – Apirilaren 18an Oiartzualdean hasitako Segiren aurkako polizia operazioari jarraikiz, bi gazte gehiago atxilotu zituen Espainiako Poliziak Errenterian. Hiru egunez inkomunikatuta eduki ostean, epaileak libre utzi zituen. Atxilotuek tratu txarrak salatu zituzten.
Mundua
aldatu- 1915 – Alemaniarrek gas toxikoak erabili zituzten lehen aldiz Lehen Mundu Gerrako Neuve Chapelleko guduan.
- 1985 – Argentinako diktaduraren aurkako epaiketa hasi zen Buenos Airesen. 1976 eta 1983 artean burututako giza eskubideen aurkako krimenak epaitu zituzten bertan.
- 2009 – ANCko Jacob Zumak irabazi zituen Hegoafrikako hauteskundeak.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1998 – Jorge Oteiza eta Donostiako Orfeoiak Euskaldun Unibertsala Saria jaso zuten.
Mundua
aldatu- 1962 – John Ford estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta John Wayne, James Stewart, Vera Miles eta Lee Marvin aktoreek antzeztutako The Man Who Shot Liberty Valance filma estreinatu zen.
- 2006 – Spencer Tunick argazkilariak ehundaka pertsona bildu zituen Donostiako Kursaalen, biluzik argazki bat egiteko.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2012 – Ordizia Rugby Elkarteak euskal errugbi taldeak Club de Rugby El Salvadorri Palencian jokatutako Espainiako errugbiko errege koparen finalean 30-27 irabazi zion.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1518 – Antonio I.a Nafarroakoa, Nafarroako errege ezkontidea (h. 1562).
- 1820 – Sotero Manteli, arabar erdal idazlea eta inprimatzailea (h. 1885).
- 1863 – Ramón Barea Mendizabal, gipuzkoar asmatzailea, pedalontziaren asmatzailea (h. 1933).
- 1915 – Jose Maria Arizmendiarrieta, Mondragon Corporacion Cooperativa kooperatibaren sortzailea (h. 1976).
- 1921 – Venancio Perez, Venancio, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1994).
- 1924 – Ramiro Larrañaga, gipuzkoar grabatzailea, idazlea eta armetan aditua (h. 2005).
- 1927 – Jose Iribarren Zugasti, nafar apaiza, idazlea, margolaria eta poeta (h. 2000).
- 1944 –
- Elias Pierola, Pierola II.a, nafar pilotari ohia.
- Mari Tere Alberdi, bizkaitar tabernaria, sukaldaria, aktorea eta ekintzailea.
- 1946 – Gregorio López Irasuegi, bizkaitar politikari eta ETAkidea (h. 1988).
- 1948 – María José Fernández Agerri, nafar politikaria.
- 1955 – Pakito Arriaran, gipuzkoar ETAkidea eta FMLNren aldeko gerrillaria (h. 1984).
- 1959 – Rufi Etxeberria, gipuzkoar politikaria.
- 1960 – Marisol Ortiz de Zarate, arabar eleberrigilea.
- 1966 – Rosa Ramos, nafar soziolinguista eta euskaltzain urgazlea.
- 1967 – Juan Carlos Unzue, nafar futbol atezain ohia eta entrenatzailea.
- 1968 –
- Mikel Unanue, gipuzkoar esku huskako pilotari ohia.
- Azu Muguruza, donostiar saskibaloi entrenatzailea, emakumeen saskibaloi ligako lehen entrenatzaile profesionaletako bat.
- 1969 – Gregorio Vicente, bizkaitar piraguista ohia, ur lasaietako kayaken aritua.
- 1970 – Felix Urkola, gipuzkoar politikaria, Lazkaoko alkatea.
- 1971 – Aitziber Arnaiz Garmendia, gipuzkoar euskara-teknikaria eta euskaltzalea.
- 1977 – Eneko Acero, bizkaitar surflaria.
- 1978 – Jagoba Arrasate, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1982 – Joseba Agirrezabala, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1983 – Ainhoa Garai, gipuzkoar aktorea.
- 1986 – Kattalin Ansorena, Mirri junior, donostiar pailazoa.
- 1987 – Maialen Hegi-Luku, lapurtar idazle eta itzultzailea.
- 1988 – Aintzane Encinas, gipuzkoar futbolaria.
- 1990 – Pello Reparaz, nafar musikaria, konpositorea eta ekoizlea.
- 1991 – Joseba Ezkurdia, nafar pilotaria.
- 1996 - Miren Galán, bizkaitar aktore, ikusentzunezko komunikatzaile eta kazetaria.
- 2000 – Asier Martínez, nafar atleta, 110 metroko hesi-lasterketetan aditua.
- 2001 - Iker Trigo, bizkaitar txirrindularia.
Mundua
aldatu- 1451 – Elisabet I.a Gaztelakoa, Gaztelako erregina (h. 1504).
- 1610 – Alexandro VIII.a, Aita Santua (h. 1691).
- 1638 – Carlo Fontana, italiar arkitekto, dekoratzaile eta eskultorea (h. 1714).
- 1640 – Mariana Alcoforado, portugaldar erlijioso eta idazlea (h. 1723).
- 1658 – Giuseppe Torelli, italiar musikagilea eta biolin-jotzailea (h. 1709).
- 1707 – Henry Fielding, ingeles eleberrigile, kazetari, dramagile eta poeta (h. 1754).
- 1724 – Immanuel Kant, prusiar filosofoa eta zientzialaria (h.1804).
- 1758 – Francisco Javier Castaños, Donostia suntsitzeko eta donostiarrak hiltzeko agindua eman zuen Espainiako Armadako jenerala (h. 1852).
- 1766 – Madame Staël, frantziar idazlea (h. 1817).
- 1781 – José Madrazo y Agudo, espainiar margolaria (h. 1859).
- 1816 – Charles-Denis Bourbaki, frantziar jenerala (h. 1897).
- 1830 – Emily Davies, ingeles feminista, sufragista eta emakumeek unibertsitatean sartzeko eskubidearen defendatzailea (h. 1921).
- 1852 – Gilen IV.a Luxenburgokoa, Luxenburgoko duke-handia (h. 1912).
- 1854 – Henri La Fontaine, belgikar abokatua, 1913ko Bakearen Nobel Saria (h. 1943).
- 1858 – Ethel Smyth, ingeles konpositorea eta emakumeen sufragismoaren buruetako bat (h. 1944).
- 1866 – Hans von Seeckt, alemaniar militarra (h. 1936).
- 1862 – Jeanne Chauvin, frantziar abokatu eta feminista (h. 1926).
- 1870 – Vladimir Lenin, errusiar iraultzailea, boltxevike alderdiaren burua eta Leninismoaren sortzailea (h. 1924).
- 1873 –
- Ellen Glasgow, estatubatuar idazlea (h. 1945).
- Luigi Lucheni, Sissi Austriako enperatriza erail zuen italiar anarkista eta terrorista (h. 1910).
- 1876 –
- Robert Barany, austriar medikua, 1914ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1936).
- Ole Edvart Rølvaag, norvegiar eleberrigilea (h. 1931).
- 1884 – Otto Rank, austriar psikiatra (h. 1939).
- 1891 –
- Harold Jeffreys, ingeles astronomoa (h. 1989).
- Nicola Sacco, italiar-estatubatuar anarkista (h. 1927).
- 1899 –
- Byron Haskin, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1984).
- Vladimir Nabokov, errusiar-esatubatuar idazlea, XX. mendeko idazle berezi eta nagusietako bat (h. 1977).
- 1904 –
- Alaíde Lisboa, brasildar irakasle, kazetari, idazle eta politikaria (h. 2006).
- Robert Oppenheimer, estatubatuar fisikaria, Manhattan Proiektuaren zuzendaria (h. 1967).
- María Zambrano, espainiar filosofo eta saiakeragilea (h. 1991).
- 1906 – Eddie Albert, estatubatuar aktorea (h. 2005).
- 1907 – Ivan Efremov, sobietar paleontologo eta zientzia fikzio idazlea (h. 1972).
- 1909 –
- Rita Levi-Montalcini, italiar neurologo eta unibertsitateko irakaslea, 1986ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2012).
- Spiros Markezinis, Greziako lehen ministroa (h. 2000).
- Indro Montanelli, italiar kazetaria eta historialaria (h. 2001).
- 1912 – Kathleen Ferrier, britainiar kontralto abeslaria (h. 1953).
- 1914 – Barbara Lauwers, Women’s Army Corps AEBetako armadako emakume taldeko kidea (h. 2009).
- 1915 – Edward Larrabee Barnes, estatubatuar arkitektoa (h. 2004).
- 1916 – Yehudi Menuhin, estatu batuetan jaiotako biolinista eta orkestra zuzendaria, XX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat (h. 1999).
- 1917 – Sidney Robert Nolan, australiar artista (h. 1992).
- 1919 – Donald J. Cram, estatubatuar kimikaria, 1987ko Kimikako Nobel Saria (h. 2001).
- 1922 –
- Emilio Alarcos Llorach, espainiar hizkuntzalaria (h. 1998).
- Charles Mingus, estatubatuar jazz-musikagilea eta kontrabaxu-jotzailea (h. 1979).
- Nada Naumović, serbiar eta jugoslaviar partisano komunista (h. 1941).
- 1923 –
- Bettie Page, estatubatuar modeloa (h. 2008).
- Aaron Spelling, estatubatuar telebista ekoizle eta idazlea (h. 2006).
- 1924 – Carmen Dolores, portugaldar aktore eta idazlea (h. 2021).
- 1925 – Glòria Trías Rubiés, iberiar penintsulako zeramika grekoan espezializatutako arkeologo kataluniarra.
- 1926 – James Stirling, eskoziar arkitektoa (h. 1992).
- 1927 – Laurel Aitken, Godfather of Ska, jamaikar kantari eta konpositorea, Ska musikaren aitzindaria (h. 2005).
- 1929 –
- Michael Atiyah, britainiar matematikaria (h. 2019).
- Guillermo Cabrera Infante, kubatar idazle eta zinemarako gidoi-egilea (h. 2005).
- 1933 – Mark Damon, estatubatuar aktore eta zinema ekoizlea (h. 2024).
- 1935 –
- Dick Conway, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2022).
- Fiorenza Cossotto, italiar mezzosopranoa, XX. mendeko onenetakoa.
- Mac Maharaj, ANCko hegoafrikar politikaria.
- Bhama Srinivasan, indiar matematikaria.
- 1937 – Jack Nicholson, estatubatuar aktorea.
- 1938 –
- Antonina Kymytval, errusiar-sobietar idazle txuktxia (h. 2015).
- Issey Miyake, japoniar moda diseinatzailea (h. 2022).
- 1943 –
- Louise Glück, estatubatuar poeta eta saiakeragilea, 2020ko Literaturako Nobel Saria (h. 2023).
- Gonzalo Mariátegui, perutar idazle eta margolaria.
- Germán Uribe, kolonbiar idazle, diplomazialari eta kazetaria (h. 2024).
- 1944 – Steve Fossett, estatubatuar milionario eta abenturazalea (h. 2007).
- 1945 –
- Isabel Ruiz Ruiz, guatemalar artista bisuala (h. 2019).
- Demetrio Stratos, greko-italiar lirista, multi-instrumentalista, musika ikertzailea, eta italiar rock talde progresiboko abeslaria (h. 1979).
- 1946 – John Waters, estatubatuar zinemagilea.
- 1947 – Goran Paskaljević, serbiar zinema zuzendaria (h. 2020).
- 1948 – George Abela, Maltako presidentea.
- 1953 – Beatriz Pichi Malen, maputxe jatorriko argentinar abeslaria.
- 1957 – Donald Tusk, Poloniako lehen ministro ohia eta Europako Kontseiluko lehendakaria.
- 1963 – Blanca Fernández Ochoa, espainiar eskiatzaile alpinoa (h. 2019).
- 1964 – Estelle Asmodelle, australiar modelo, sabel-dantzari, musikari, ekintzaile, asmatzaile, artista abstraktu eta akademikoa.
- 1967 – Alicia Sánchez-Camacho, kataluniar politikari eta abokatua, Kataluniako Alderdi Popularreko presidente ohia.
- 1969 –
- Delfí Geli, kataluniar futbolari ohia.
- Billy McKinlay, eskoziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1974 – Kenichi Uemura, japoniar futbolari ohia.
- 1975 –
- Jordi Cuixart, kataluniar enpresaburua, Òmnium Cultural erakundeko lehendakaria.
- Pavel Horváth, txekiar futbolari ohia.
- Carlos Sastre, espainiar txirrindulari ohia.
- 1976 – Albano Dante Fachin, argentinar politikari eta ustelkeriaren aurkako aktibista.
- 1979 –
- John Gadret, frantziar txirrindulari ohia.
- Javier Rodríguez Pérez, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1982 – Kaká, brasildar futbolari ohia.
- 1984 – Michelle Ryan, ingeles aktorea.
- 1985 –
- Misaki Amano, japoniar futbolari ohia.
- Tatsuya Masushima, japoniar futbolaria.
- 1986 –
- Sisinio González, espainiar futbolaria.
- Amber Heard, estatubatuar aktorea.
- 1989 – Jasper Cillessen, herbehereetar futbolaria.
- 1990 – Chelsea Ashurst, britainiar-espainiar futbolaria.
- 1991 – Danilo Anđušić, serbiar saskibaloi jokalaria.
- 1994 – Quentin Jauregui, frantziar txirrindularia.
- 1996 – Herschel Jantjies, hegoafrikar errugbilaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1563 – Andres Araotz, gipuzkoar eskultore eta irudigilea, hainbat erretaularen egilea (j. c. 1500).
- 1765 – Isidoro Gil de Jaz, nafar legelaria, Madrilen (j. 1703).
- 1873 – Tomas Jose Epaltza, bizkaitar industria-gizona (j. 1798).
- 1890 – Gregorio Arrue, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1811).
- 1912 – Ignacio Coyne, nafar argazkilari eta zinemagilea, Zaragozan (j. 1872).
- 1937 – Felipe del Río, bilbotar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (j. 1912).
- 1968 – Txomin Arruti Mendi-Lauta, euskal idazlea (j. 1897).
- 1992 – Jean Pierre Zubiria, lapurtar poeta (j. 1902).
- 2004 – Yosu Arketa, bizkaitar frantziskotar apaiza, Logroñon (j. 1932).
- 2007 – Luis Maria Retolaza, euskal herritar politikari jeltzalea (j. 1924).
- 2008 – Josetxo Anitua, gipuzkoar abeslaria, hainbat rock taldetako kidea (j. 1964).
- 2013 – Pedro Apellaniz, euskal atleta, xabalina jaurtiketan aditua (j. 1924).
- 2020 – Jose Luis Zumeta, gipuzkoar margolaria , Gaur taldearen sortzaileetakoa (j. 1939).
- 2021 – Juan Carlos Irizar, gipuzkoar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1951).
- 2023 – Iñaki de Mujika, euskal herritar kirol kazetari eta irrati esataria (j. 1951/1952).
Mundua
aldatu- 296 – Kaio, Aita santua.
- 536 – Agapeto I.a, Aita santua.
- 1125 – Raimundo Martreskoa, Baionako apezpikua.
- 1253 – Elias Cortonakoa, San Frantzisko Asiskoaren dizipulua.
- 1616 – Miguel de Cervantes, espainiar idazle famatua (j. 1547).
- 1751 – Ruth Osborne, sorgina izatea leporatu zioten emakume eskale ingelesa (j. 1680).
- 1758 – Antoine de Jussieu, frantziar botanikoa (j. 1686).
- 1806 – Pierre-Charles Villeneuve, frantziar militarra (j. 1763).
- 1821 – John Crome, Erromantizismoaren garaiko paisaien margolaria eta Norwicheko margolarien eskolaren sortzaileetako bat (j. 1768).
- 1840 – Luis Fernández de Córdova, espainiar militar eta politikaria (j. 1798).
- 1884 – Maria Taglioni, suediar-italiar dantzaria (j. 1804).
- 1892 –
- Édouard Lalo, frantziar musikagilea (j. 1823).
- Agripina Samper Agudelo, kolonbiar poeta (j. 1833).
- 1895 – Barbare Jorjadze, georgiar printzesa, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1833).
- 1908 – Henry Campbell-Bannerman, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1836).
- 1924 – Maria Walanda Maramis, Indonesiako Heroi Nazionala (j. 1872)
- 1933 – Henri Royce, ingeles industrialaria, Rolls-Royce enpresaren sortzailea (j. 1863).
- 1939 – María Cancio, espainiar aktorea (j. 1858).
- 1945 – Käthe Kollwitz, alemaniar margolaria (j. 1867).
- 1953 – Armin Otto Leuschner, estatubatuar astronomoa (j. 1868).
- 1977 – Edward Van Dijck, belgikar txirrindularia (j. 1918).
- 1980 – Fritz Strassmann, alemaniar kimikaria, Otto Hahnekin batera barioaren aurkitzailea (j. 1902).
- 1983 – Gunta Stölzl, alemaniar ehun diseinatzailea eta ehungilea, Bauhauseko emakumezko irakasle gutxietakoa (j. 1897).
- 1984 – Ansel Adams, estatubatuar paisaien-argazkilari eta ingurugiroko ekintzailea (j. 1902).
- 1985 – Jacques Ferron, kanadar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1921).
- 1986 – Mircea Eliade, errumaniar filosofo, erlijioen historialari eta poesia eta eleberri idazlea (j. 1907).
- 1989 –
- György Kulin, hungariar astronomoa (j. 1905).
- Emilio Segrè, italiar-estatubatuar fisikaria, 1959ko Fisikako Nobel Saria (j. 1905).
- 1994 – Richard Nixon, Ameriketako Estatu Batuetako 37. Presidentea (j. 1913).
- 1997 – Jean Carlu, frantziar diseinugilea (j. 1900).
- 1998 – Régine Pernoud, frantziar historialaria, Erdi Aroan aditua, artxibozaina, paleografoa eta Frantziako letretako doktorea (h. 1909).
- 2002 – Linda Lovelace, estatubatuar aktore pornoa (j. 1949).
- 2005 – Eduardo Paolozzi, eskoziar eskultorea, Pop-art delakoaren aitzindarietako bat (j. 1924).
- 2006 –
- Henriette Avram, estatubatuar informatikari, programatzaile eta liburuzaina (j. 1919).
- Alida Valli, italiar antzezlea (j. 1921).
- 2017 –
- Hubert Dreyfus, estatubatuar filosofoa (j. 1929).
- Michele Scarponi, italiar txirrindularia, furgoneta batek harrapatuta (j. 1979).
- 2019 –
- Lê Duc Anh, Vietnamgo presidentea (j. 1920).
- Dieter Forte, alemaniar idazlea (j. 1935).
- Billy McNeill, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1940).
- 2020 –
- Enrique Castellón Vargas, El Príncipe Gitano, espainiar aktorea, flamenko abeslaria eta dantzaria (j. 1928).
- Shirley Knight, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- 2022 – Pedrie Wannenburg, hegoafrikar errugbilaria (j. 1981).
- 2023 – Mudar Badran, Jordaniako lehen ministroa (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Lurraren Eguna
- Sehaska egutegiko izendegia: Ihintz/Ihintza/Intza, Sotil eta Xotil.
Kanpo estekak
aldatu