Eguzkiaren jainko eta jainkosak
Eguzkiaren errepresentazioa diren jainko eta jainkosak erlijio paganoekin lotu izan diren arren, errealitatean oso erlijio gutxik izan dituzte eguzkia, bere horretan, errepresentatzen dituzten jainko edo jainkosak. Zehazki; Egiptoko erlijioa, Erdialdeko Amerikakoa eta Indo-Europarra bakarrik kontsideratzen dira eguzkian oinarritutako erlijioak [1].
Hala ere, eguzkiaren Jainko eta Jainkosak eguzkia edo eguzkiaren ezaugarriren bat irudikatzen duten izateak direla ulertzen da. Orokorrean eguzkiari lotutako indarra eta ahalmenaren irudi izaten dira[2][3]. Historian zehar aurkitu izan diren sinesmen multzo gehienetan agertzen da eguzkiaren irudikapena, nahiz eta, zenbait ezaugarri eta izena aldatzen diren kultura batetik bestera.
Belenus/ Belenos/ Beli Mawr/Bel
aldatuBel atzizkiak “disdiratsua esan nahi du”[4] eta beraz eguzkiarekin edo urarekin lotutako izateekin lotu izan da [5]. Beli Mawr izenarekin ere ezagutzen da [6]. Europa Kontinentalean zehar zeltek eguzkiaren jainko bezala gurtzatu izan dute, batez ere, iparraldeko Italiatik hegoaldera eta Britainia Handira zabaldu ziren berekiko sinesmenak [5]. Hala ere, Belenosen izenak suarekiko duen arremanaz gain, Belenos ez da eguzkiaren jainko zeltikoa. Ez omen dago guzkia gurtzatzen duen jainko zeltikorik [7].
Edonola ere, artzaintzari lotutako jainkoa izateaz gain eguzkiaren sendatzeko eta berritzeko ezaugarriak ere baditu. Sendakuntzari lotuta dituen ezaugarriak urarekin zerikusia daukate, hau da, iturburu edo putzuekin[5]. Gainera, Ipar Europako toki batzuetan, eguzkiaren diskoa zeramala, gurdi batean ibiltzen zela uste zen. Bere sinboloak gurpila, eguzki izpia, ilunantza edo argi-koroa dira [5].
Maiatzeko lehen eguneko Beltane (Beltine [6]) izeneko jaialdiak bere izen darama eta “Bel jainkoaren sua” esan nahi du[5]. Egun horretan pizten den suak eguzkia indartzeaz gain, piztutako suen artean jarritako ganadua purifikatzen eta babesten duela sinesten da [5].
Eguzki Amandre
aldatuAmalurren alaba eta Ilargi Amandrearen ahizpa da Eguzki Amandrea [8]. Hala, eguzkia egunero lurretik sortzen dela sinesten da ea zerutik pasatu ondoren berriz ere amarengana, hau da, lurrera bueltatzen da [9]. Toki batzuetan eguzkia lurrera sartzean eguzkiari agur esateko ohitura dago, bestela negarrez bueltatzen omen da amarengana, agur esateaz gain toki batzuetan esaldi bereziren bat daukate eguzkia agurtzeko adibidez "Eguzki amandrea badoa bere amangana..." [9]. Euskaldunentzat jainkosa garrantzitsua izan da eguzki amandrea, lurreko bizitza bere esku dago: beroa eta argia ematen du, eguraldi ona edo txarra egingo duen erabaki, uztak kontrolatzen ditu, eta are gehiago, lurrazpiko jeinuak uxatzen ditu [10]. Izan ere, batzuen arabera, eguzki izpiek naturaz gaindiko izateren bat harrapatzen badute, izate horiek botereak galduko dituzte [10]. Jose Miguel Barandiaranek jaso zuenaren arabera berriz, eguzki izpiek azti bat, bere ofizioko tresnak aldean dituela, ustekabean harrapatu ezkero ezin mugitu geratuko da [11].
Hori dela eta, elezaharren esanetan eguzkilore bat atean jarriz gero, espiritu gaiztoak ez dira etxean sartuko eguzkiaren beldur baitira [11]. Elezahar batzuetan eguzkia jainkoaren begitzat ere hartu izan da [12]. Ez dago argi zenbateraino diren sinesmen hauek paganoak eta zenbaterainoko eragina izan duen kristautasunak sinesmen hauengan [8].
Tonatiuh
aldatuErdialdeko Amerikako erlijioan eguzki bat baino gehiago zeudela uste zen; gaur egungoaren aurretik beste lau eguzki izan omen ziren[13]. Mito gehienen arabera, lehenagoko lau eguzkien garai bakoitza dena suntsitzen zuen kataklismo izugarri batekin amaitu zen [13]. Azteken esanetan, Tonatiuh bosgarren eguzkia izateaz gain gaur egun indarrean dagoen eguzkia ere bada [13]. Tonatiuh izenak “Jaun Turkesa” esan nahi du, hots, turkesaz egina omen zegoen batzuen esanetan [14]. Hala ere, batzuetan gorriz irudikatua izan da. Normalean, disko koloretsu batekin irudikatzen dute [14]. Edonola ere, bere irudi ezagunenean; eskutzat dituen arranoaren atzaparretan giza bihotz bat heusten ari delarik da [13]. Antzinako Mexikoko Aztekek Cuauhtlehuanitl (gorantz doan arranoa) eta Cuauhtemoc (berantz doan arranoa) izenekin ere ezagutzen zuzten [14].
Azteken ustetan jainkoak boluntarioki sakrifikatu egin behar izan ziren Tonatiuh sortzeko, elikatzeko eta adorea emateko. Izan ere, Aztekek Tonatiuh etengabeko mehatxupean zegoela uste zuten: egunsentian jaio, zeru osoan zehar bidaiatu eta iluntzean hil egin behar baitzuen egunero [13].
Tonatiuh elikatzeko era bakarra giza sakrifizioak egitea zela uste zen, zehazki gizakien odola eta bihotzak behar zituen. Hala, Tonatiuhk indarra hartzen zuen zeruan agintzeko eta gaizkiaren indarren kontra borrokatzeko [14].
Askoren ustetan, Tonatiuh Eguzkiaren Harriaren erdian ageri den irudia da. Irudi horretan Tonatiuhren mingaina ageri da, badirudi sakrifizioentzako tokia dela Tonatiuhren mingaina, Tonatiuh odol egarriz dagoelarik [14].
Inti / Apu-punchau
aldatuInken erlijioan eguzkiaren jainkoa izateaz gain Inti inken harbasoa izan zela sinesten zen. Intirekiko gurtza Inken imperio osoan zehar zegoen imposatuta. Orokorrean gizaki itxuraz irudikatzen zuten arren, bere aurpegia urrezko diskoa bat zen eta bertatik urrezko eguzki izpiak eta sugarrak irtetzen ziren [15]. Inkek bazekiten eguzkiak elikatzen zituela bere lurrak fotosintesiaren bidez, eta horregatik gurtzen zuten. Inti eguzkiaren jainkoa, aberastasun ororen iturburua zen, eta baita, zeruko, landareen eta unibertsoko erregea ere [16].
XX. mendean kitxuatarrek Inti eta Jesi Kristo jainkoa erratzen dituzte[15]. Españolen konkistaren ostean, Inti Raymi (eguzkiaren jaia [16]) ekainera edo maiatzera pasatu zuten Corpus-Christiarekin batera izan zedin. Lehenago, neguko solstizioan ospatzen zen jaia wiki eta dantza erritualekin eta animalien sakrifizioekin gurtzatzenzuten eguzkiren jainkoa [15].
Ra
aldatuEgiptoko eguzkiaren jainkoa izateaz gain jainko sortzailea ere bada. Badirudi, bere burua sortzeko ahalmena zuela. Hasierako mendixkaren gaineko kaosaren itsasotik jaikitzen zen. Hala bere burua sortzeaz gain gainontzeko jainko eta jainkosak sortzen zituen. Egiptoko sinesmenen arabera, Ra ongiaren eta justiziaren iturri gorena ere bazen [17].
Rak eguzki izpiak, berotasuna eta hazkuntza errepresentatzen ditu. Antzinako Egipton jainko guztiek Raren ezaugarriren bat izan behar zutela uste zen, eta aldi berean Rak berak ere jainko guztieak errepresentatu behar zituela [18]. Egunez, zerua zeharkatzen omen zuen bere eguzki ontzian, eta gauez, beste ontzi bat hartzen zuen infernua zeharkatzeko. Bidaia honetan, Apofis suge maltzurraren (Kaosaren Jauna [18]) kontra borrokatu behar zuen berriro jaio ahal izateko, eta hala, egun berria hasi[17]. Goizean Raren ontzia Madjet deitzen zen, hau da, “indartzen” . Iluntzerako Semektet (ahultzen) izena hartzen zuen[18]. Mito batzuetan, Rak Apofis garaitzen du bere katu itxura duelarik, hori dela eta Egipton katuekiko begirune handia zegoen [18].
Ra eta beste jainko eta jainkosa batzuen artean hainbat sinkretismo garatu izan dira. Sinkretismo horien ondorioz Re-Harakhty, Amon-Re, Sebek-Re, and Khnum-Re bezalako izenak sortu dira. Horrez gain, Ra berberaren irudian eta ezaugarri batzuengan ere eragina izan dute beste jainko eta jainkosek. Re-Harakhtyran arrano itxura, adibidez, Horus jainkoarengandik datorkio Rari [18].
Ra jainkoa gizakiaren itxuraz irudikatu izan da baina arranoaren buruarekin eta eguzki diskoa dirudien koroa batekin. Era berean, koroa hori Uraeus izeneko kobra batek eusten duelarik. Edonola ere, beste irudikapen batzuk ere izan ditu: kakalardo burudun gizakia edo ahariaren buruarekin. Beste batzuetan animali itxura osoarekin ere irudikatu izan dute: sugea, koartza, zezena, lehoia, katua, aharia, belatza, etab. [18]
Laugarren dinastiatik aurrera Egiptoko erregeek “Raren seme” titulua hartzen zuten, eta geroago “Re” erregeen tronuaren izenaren parte bilakatu zen. 11. distaniaren amaierarako Ra jainkoa Amon jainkoarekin lotu zen “jainkoen errege” eta erregeen patroia zen beraz. [17]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Sun worship | religion» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ (Ingelesez) Solar deity. 2018-04-27 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ (Ingelesez) List of solar deities. 2018-04-28 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ (Ingelesez) louisemercer@diginet.ie, L.F.Mercer,. «Belenus - Belenos - a Sun God in Celtic mythology» celtsandmyths.mzzhost.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «Beltane – Welcome the Sun God – Bel (Belenos)» Salem's Moon - Magick & More 2013-05-16 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b «Britannia Celtic Gods: Belenos, God of the Sun» www.britannia.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «Belenus | Celtic deity» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b «Euskal Mitologia - JAINKOTASUNAK» www.amaroa.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b «Eguzki Amandrea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b (Ingelesez) «Eguzki - Euskal Mitologia» Euskal Mitologia (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b «Eguzki Amandrea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ «Euskal Mitologia - JAINKOTASUNAK» www.amaroa.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «Tonatiuh | Aztec god» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b c d e «Tonatiuh» Ancient History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Inti | Inca Sun god» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Inti. 2018-05-21 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Re | Description & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b c d e f «The Egyptian God Ra | Sun God of Egypt | Eye of Ra» www.ancient-egypt-online.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).