Edward Elgar
Edward Elgar (Worcester, 1857ko ekainaren 2a - Worcester, 1934ko otsailaren 23a) ingeles musikagile eta orkestra-zuzendaria izan zen.
Ingalaterrako musika-pizkundeak eman duen musikagile nagusietako bat izan zen, bai bere musikagatik, bai izan zuen eraginagatik; Henry Purcellen (1659-1695) ondotik nazioarteko fama lortu duen aurreneko ingeles musikaria izan da. Musikarekin lotura handia izan zuen bere familiak, eta Elgarrek ere gaztetandik azaldu zuen musikarekiko zaletasuna; gazte zela hasi zen biolina jotzen. Haize musika-tresnetarako talde bat sortu zuen, eta talde horrentzako musika idazten hasi zen. Wagnerren, Straussen eta Brahmsen eragina nabarmena da Elgarren lanetan. Lan nagusiak: Lux Christi oratorioa (1896), Enigma variations orkestrarako lana (1896), Falstaff sinfonia (1913).
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Elgar |
- The Elgar Society and The Elgar Foundation
- Edward Elgar International Music Score Library Project
- Edward Elgar Choral Public Domain Library
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.