Chenonceau jauregia
Chenonceau jauregia (frantsesez: Château de Chenonceau), Andereen jauregia ere deitua,[1] Pizkunde garaiko jauregia da, Frantziako Indre eta Loira departamenduko Chenonceaux udalerrian dagoena. Katherine Briçonnetek eraiki zuen 1513an eta, geroago, Diana Poitierskoak eta Katalina Medicik edertu zuten, hurrenez hurren. Frantziako Iraultzaren garaian, Madame Dupinek suntsipenetik babestea lortu zuen.
Chenonceau jauregia | |
---|---|
Château de Chenonceau | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | Indre eta Loira |
Frantziako udalerri | Chenonceaux |
Ur-masa | Cher |
Koordenatuak | 47°19′30″N 1°04′14″E / 47.325°N 1.0706°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1411 |
Jabea | Thomas Bohier (en) ![]() Antoine II Bohier (en) ![]() |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Philibert de l'Orme Katherine Briçonnet (en) ![]() |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00097654, PA00097705 eta PA00097761 |
Webgune ofiziala | |
1840tik, Monumentu historiko izendaturik dago. Gaur egun Frantziako bigarren jauregirik bisitatuena da, Versaillesen ondotik.[2]
Kokapena
aldatuChenonceau jauregia Turena eskualdean dago, Cher ibaiaren gainean, Toursetik 34 kilometrora, Bloisetik 44ra eta Parisetik 214ra. Tours eta Bourgesen arteko TER lineak Chenonceaux herrian geralekua dauka.[3]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez), (Gaztelaniaz), (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Frantsesez), (Gaztelaniaz), (Ingelesez) Châteaux de la Loire: Château de Chenonceau