Bikarioetxea (Fortuny)

Marià Fortunyren margolana

Bikarioetxea (katalanez: La vicaria), Ezkontza edo Espainiar ezkontza izenburuekin ezaguna, Marià Fortuny margolari katalanak Erroman 1861an, olioz egindako margolan ezaguna da. Gaur egun Bartzelonako Kataluniako Arte Museo Nazionalean ikus daiteke. Lan hau errealismoaren barruan, preziosismoaren, hau da, errealismoaren barruko inongo asmo kritikorik gabeko joeraren lan nagusitzat jotzen da.

Bikarioetxea (La vicaría)
Jatorria
Sortzailea(k)Marià Fortuny
Sorrera-urtea1870
IzenburuaLa Vicaría, Besuchstag im Pfarrhaus, Detail, La vicaria eta The Spanish Wedding
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak60 (altuera) × 93,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaKataluniako Arte Museo Nazionala
BildumaNational Museum (en) Itzuli
Inbentarioa010698-000

Margolan honetan eliza bateko sakristian ezkontza-kontratuaren izenpetzeko unea apaizaren aurrean jasotzen da. Lanean bai agertokia bai pertsonaiak oso zehazki jasotzen dira. Une horretan bi gizon ari dira izenpetzen; atzean, bitartean, lekukoak eta ezkonberriak daude. Agertzen diren pertsonaien artean, figurante moduan, zezenketariz jantzita, Eduardo Zamakois margolari euskal herritarra dago. Azaltzen den ezkontza ez da erregetiarra baina bere ezkontzan inspiratu omen zen Fortuny: Fortuny 1867an, hiru urte lehenago, ezkondu zen, Madrilgo San Sebastian elizan, eta handik zenbait ohar hartu zuen.

Historia

aldatu

Bikarioetxea Parisen, Goupil arte-galerian aurkeztu lehen aldiz, 1970eko apirilean. Arrakasta itzela izan zuen berehala, eta Fortunyrentzat haren karrerarako bultzada handia ekarri zuen. Adolphe Goupilek berak erosi zuen, 25.000 libera ordainduz; egun gutxira hark berriro ere saldu zuen, 70.000 liberaren truke. 1922an herri-diru bilketa egin zen margolana Kataluniara eramateko eta han dago gaur egun.

Azterketa

aldatu

Nahiz eta oso lan handia ez izan, zehaztasun handiz dago egina. Egileak pertsonei zein agertokiari eman zion garrantzia eta guztiak zehaztasun handiez jaso zituen. Pertsonaien artean kontrastea bilatu zuen, eta, horregatik, klase sozial batzuen pertsonak ikusten dira. Ingurua, bestetik, oso aberatsa da. Teknikoki oso margolan landua da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu