Azido seleniko
Azido selenikoa (H2SeO4) oxoazido motako konposatu inorganikoa da. Bere egitura hobeto irudikatzen duen adierazpena hurrena da: (HO)2SeO2. Kolorerik gabeko konposatua da. Azidoak berak erabilera gutxi ditu, baina bere eratorri den sodio selenatoa beiraren eta animalen pentsuaren ekoizpenean erabiltzen da.[1]
Azido seleniko | |
---|---|
Formula kimikoa | H2O4Se |
SMILES kanonikoa | [Se(=O)(=O)O&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [Se(=O)(=O)O 3D eredua] |
Konposizioa | hidrogeno, oxigeno eta selenio |
Mota | anioi |
Masa molekularra | 145,91183 Da |
Erabilera | |
Rola | Antioxidatzaile, trace metal (en) eta primary metabolite (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | QYHFIVBSNOWOCQ-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 7783-08-6 |
ChemSpider | 1058 |
PubChem | 1089 eta 21713352 |
Gmelin | 18170 |
ChEMBL | CHEMBL2097002 |
RTECS zenbakia | VS6575000 |
ZVG | 500098 |
DSSTox zenbakia | VS6575000 |
EC zenbakia | 231-979-4 |
ECHA | 100.029.072 |
MeSH | D064586 |
Human Metabolome Database | HMDB0062761 |
UNII | HV0Y51NC4J |
KEGG | C05697 |
Ezaugarriak
aldatuBalentzia Geruzako Elektroi Pareen Aldarapenaren Teoriaren (BGEPAT) arabera, azido selenikozko molekulen atomo zentrala selenioa da eta geometria tetraedrikoa hartzen du molekulak, Se-O loturak 161 pm-ko luzera duelarik.[1] Bestalde, azido sendoa da eta oso disolbagarria uretan. Gainera, azido selenikoa azido sulfurikoa baino oxidatzaile indartsuagoa da.[2]
Berrehun gradu zentigradutik gorako tenperaturan deskonposatu egiten da, oxigeno molekularra eta azido seleniosoa emanez:[2]
Azido selenikoak bariozko gatzekin erreakzionatzen du, bario selenato hauspeakina emateko. Orokorrean selenato gatzak sulfato gatzen antzekoak dira, baina azken hauek baino disolbagarriagoak dira.[3]
Tenperatura eta kontzentrazio altuetan azido selenikoak urrearekin erreakzionatzen du, hala, kolore hori-gorrixkako urre (III) selenatoa ematen du:[4]
Prestaketa
aldatuSelenioaren konposatuak oxidazio-egoera baxuetan oxidatuz prestatzen da azido selenikoa. Metodo ezagun bat selenio dioxidoa hidrogeno peroxidoarekin oxidatzea da:
Azido sulfurikoa sufre trioxidoa hidratatuz ekoitzi ohi da, alabaina, selenio trioxidoaren hidratazioarekin azido selenikoa lortzen saiatzea ez da bide praktikoa.[3] Azido selenikoa lortzeko azido selenosoa halogenoekin (adibidez, kloroa edo bromoa) edo potasio permanganatoarekin oxidatzea bide eraginkorra izan daiteke ostera.[2] Baina oxidazioa halogenoekin egiteak albo-produktuak ematen ditu, hala nola, azido klorhidrikoa eta azido bromhidrikoa, hurrenez hurren. Albo-produktu horiek disoluziotik kanporatu beharko dira, bestela azido selenikoa azido selenoso bihur dezaketelako berriz ere.[5]
Azido selenikoa prestatzeko beste modu bat selenio elementua ur esekian oxidatzea da, kloroa baliatuz:[2]
Erabilerak
aldatuAzido selenikoa oxidatzaile berezi edo espezializatu bezala erabiltzen da.
Osasunean duen eragina
aldatuAzido selenikoa azido sulfurikoaren familiakoa denez, osasunean kalte larriak eragin ditzake. Azido oso korrosiboa eta toxikotasun handikoa da. Gainera, narritagarria ere bada eta osasun-kalte itzulgaitzak sor ditzake. Ingurumenean askatuz gero, kutsatzaile arriskutsua da.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Langner, Bernd E.. (2000-06-15). Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA ed. «Selenium and Selenium Compounds» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA): a23_525. doi: . ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ a b c d De, Anil K. (Anil Kumar), 1927-. A textbook of inorganic chemistry. (Ninth edition, thoroughly recast and enlarged. argitaraldia) ISBN 978-81-224-1384-7. PMC 984693987. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ a b Yost, Don M.. (2007). Systematic inorganic chemistry. [Merz Press] ISBN 1-4067-7302-6. PMC 315968524. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ Lenher, Victor. (1902-04-01). Action of Selenic Acid on Gold. 1. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Ingelesez) Lenher, Victor; Kao, C. H.. (1925-06). «THE PREPARATION OF SELENIC ACID AND OF CERTAIN SELENATES» Journal of the American Chemical Society 47 (6): 1521–1522. doi: . ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Selenic acid» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).