Null
750 urte! Ongi etorri euskarazko Wikipediaren ORDIZIAren atarira!
Ordizia

Ordizia (bertakoen hizkeran Ordizi) Gipuzkoa erdi-hegoaldeko udalerri bat da, Oria haranaren goialdean kokatua. Historikoki Goierri eskualdeko herri nagusia izan da zerbitzuen aldetik; gaur egun, Beasainekin batera du eskualdeko nagusitza hori. 9.488 biztanle zituen 2016. urtean

Mugakide ditu iparraldean Itsasondo eta Beasain, ekialdean Itsasondo, Arama eta Zaldibia, mendebaldean Beasain eta hegoaldean Lazkao. XX. mendean Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak izandako hiri eta industria garapenaren ondorioz, hiru udalerri horien arteko mugak lausotu dira, hiruren erdian CAF fabrika handia jarrita. Hala, bada, hiru herriak elkarren segidan daude, bereiziko dituen eraikuntzarik gabeko etenik gabe.

1256an jatorriz Ordizia izena zuen lekuan Alfontso X.a Gaztelakoak herrigunea eraikitzea agindu zuen. 1268an gaztelar errege berak herriari udalerri titulua eta Gasteizko forua bezalako pribilegioak eman zizkion, ordura arte Ordizia zena gaztelaniazko Villafranca izenez, udalerri izaera emanez eta bere biztanleen eskubideak nabarmenduz.

Historian zehar bi izenak erabili dira: Villafranca ofizialki (bai gaztelaniaz eta euskaraz oraindik ere adineko jendeak herriari euskaraz Billafranka deitzeko joera du, haien artean ere piskanaka galduz joan den arren, eta modu ez ofizialean, Ordizia, Ordizi bertakoen herri hizkeran oso zabaldua eta erabilia.

1916an udalerriak bere izen ofiziala Villafranca de Oria izendapenera aldatu zuen, garaiko Espainiar legediaren arabera Erresuman zeuden izen bereko udalerriak elkarren artean ezberdintzeko bigarren izen bat gehitzera derrigotzen baitzuten, maiz bertako elementu geografiko batekin lotua, kasu honetan Oria ibaia. Baina Villafranca de Oria izena ez zen herritarren artean gehiegi sustraitu, eta 1970ean, gaztelaniazko izena eta jatorrizko euskarazko izena batuz Villafranca de Ordicia izendapenera aldatu zen.

Azkenean, 1982ko urtarrilaren 4an ofizialki Ordizia izena berrezartzea onartu zen. Ordizia izenaren esanahi zehatza zein den gaur egun arte ez da jakiten.

Geografia

aldatu
Ordiziako ikuspegi orokorra, atzealdean Txindoki mendia eta Aralarko mendilerroa ikusten direla.

Gipuzkoako biztanle dentsitaterik handienetarikoa du eta Oria ibaiak zeharkatzen du. 1000 metro ere ez duten mendiz inguratua dago, Murumendi (848 m), Odeta-Goeña (784 m) eta Paola (734 m).

Herrigunea eta alde zaharra udalerriaren erdialdean daude, Oria ibaiaren ezkerraldeko lautadan, 155 metroko garaieran. Udalerria bera ere Oria ibaiaren haranean kokatuta dago, eta bere lursailak ibaiaren bi ertzetan gorantz hedatzen dira. Udalerri osoko garaiera handiena ipar-mendebaldean dagoen Odetagoena (729 m.) da, (Murumendi alderantz), aldiz, udalerriko garaiera txikiena Itsasondo udalerriarekin muga egiten duen ipar-mendebadeko San Joan auzoan dago (130 m.). Bestalde, hegoaldeko Etxazpi-Putzuaran (Oiangu) 328 m garai da.

Lehen aipatu bezala, Oria ibaiak udalerria hego-mendebaldetik ipar-mendebalderako norantzan zeharkatzen du. Udalerri honetan Oria ibaiarekin bat egiten duten zenbait erreka ere badaude: Mariaratz mendebaldeko mugan, Beasaingo mugan) eta San Joan erreka ekialdekoan (San Joan auzoan, Itsasondoko mugan). Arama eta Lazkao udalerrietako mugetan, Amundarain ibaia eta Sempere-berri errekek ere euren urak Oria ibaian isurtzen dituzte.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Gai nagusiak
Iruditegia
Atal honetan Ordiziari buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:


Ordiziako irudi historikoakOrdiziako mapakOrdiziako jauregiakOrdiziarrakOrdiziako Plaza NagusiaOrdiziako eskulturakOrdiziako udaletxeaOrdiziako tren geltokia



Ordizia