Leonard Bloomfield

hizkuntzalari estatubatuarra

Leonard Bloomfield (Chicago, 1887ko apirilaren 1a - New Haven, 1949ko apirilaren 18a) Estatu Batuetako hizkuntzalaria izan zen. Estrukturalismoaren lehen ordezkaria AEBn. Indoeuropar hizkuntzen fonologiari eta morfologiari buruzko lanak egin zituen, eta Language aldizkariaren zuzendari izan zen. Language (1933) da halaber Bloomfielden lan nagusiaren izenburua; horixe izan da AEBn 1955era arte nagusi izan den hizkuntzalaritza deskriptibo, induktibo eta funtzionalaren liburu klasikoa. Bloomfieldek Sapirren eragina aitortu du, eta bere maisuak bezala, Ameriketako indiarren hizkuntzak izan ditu aztergai hainbat lanetan. 1939an Zientziaren alderdi linguistikoak argitaratu zuen.

Leonard Bloomfield
president of the Linguistic Society of America (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaChicago1887ko apirilaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Haven1949ko apirilaren 18a (62 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea
Göttingengo Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Harvard College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Illinoisko Unibertsitatea
University of Cincinnati (en) Itzuli
Yale Unibertsitatea
Ohio Estatuko Unibertsitatea
InfluentziakAugust Leskien (mul) Itzuli

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu