Edukira joan

Dibulgazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zientzia-dibulgatzaile» orritik birbideratua)
Kepa Altonaga irakaslea eta zientzia dibulgatzailea.

Dibulgazioa, zientzia-dibulgazioa, zientzia jendarteratzea edo, euskarriari erreferentzia eginez, jendarterako edo jendarteratzeko testua, artikulua, liburua, audio, bideo, filma... jakintza arlo bateko gaiak publiko zabalera azaldu eta transmititzeko burutzen diren jardueren multzoa da, era ulergarri batez eta xehetasun teknikoak alde batera utziz eta gehienetan hedabideak baliatuz. Zientziaren lorpen berriak nahiz aspaldiko ezagutzak azaltzeko erabil daiteke.

Dibulgazioa, zientzia-dibulgazioa, interes publikokoa izan daitekeen eduki bat azaltzeari eta zabaltzeari dagokio, gai orokor edo espezifiko bati buruzkoa. Gaur egun, edozein eduki zabaltzeko komunikabideak erabiltzen dira.

Beraz, dibulgazioa hainbat formatutan aurkitu dezakegu, idatziz, bideoz edo audioz. Dibulgazioaren garrantzitsuena, hain zuzen ere, informazioa eta ezagutza sustatzea da, guztion eskura jarriz modu ulerkor batean. [1]

Azpimarratu behar da, zabaldu beharreko informazioak, hizkera landu bat izan behar duela, iturri fidagarrietan oinarrituta egon behar duela. Kontzeptuak, emaitzak, gertaerak, iritziak, analisiak eta eduki berriak ezagutarazi behar dituela, besteak beste.

Aldiz, kazetaritza zientifikoa, garapen zientifikoa beharrezkoa duen edukietan zentratzen da, zientzia-dibulgazioa zabalagoa delako.

Garrantzitsua da historikoki hainbat egileren lan askotan islatuta agertzen den dibulgazio zientifikoa aztertzea. Iraganean zientzia-dibulgazioari buruzko lehen lanen artean, honako hauek aipa ditzakegu: Munduko bi sistema nagusiei buruzko elkarrizketak (1632), Galileo Galilei[2] astronomo italiarrarena, non hiru pertsonaiek unibertsoaren ikuspegi aristoteliko, ptolomeiko eta kopernikarrari buruz lau egunez hitz egiten duten. “Popular Science” aldizkari iparramerikarra (1872an sortua), ziurrenik, izaera dibulgatzailearekin agertu zen lehen argitalpena izan zela.

Gaur egun, dibulgazio zientifikoa komunikabideetan aurki dezakegu: telebistako dokumentaletan, dibulgazio zientifikoko aldizkarietan, egunkari orokorretako artikuluetan edo lan hori egiten duten Interneteko orrietan. Badira dibulgazio zientifikora soilik bideratutako telebista-kateak ere, diziplina berri hau programazioaren zati nabarmena delarik, Discovery Channel edo National Geographic Channel kasu. Komunikabide askotan zientzia gai nagusietako bat bihurtzeko interes handia sortu denez, zientzia-dibulgazioak zientzia-kazetaritza ere izenez ezagutzen da.

Zientziaren dibulgazioa zehatzago adierazten da gai bati buruzko liburu espezifikoetan. Dibulgaziozko lan batzuk benetako salmenta bihurtu dira, Stephen Hawkingen, Historia del tiempo edo Carl Saganen, Los dragones del Edén kasu. Azken honek, Pulitzer Saria jaso zuen 1978. urtean.[3]

Zientziaren dibulgazioan aritzen den kazetaria galderak eta aurkikuntzak sortzen dituen zientzialaria bezain garrantzitsua da; izan ere, ezagutza berriek agente barreiatzaile bat behar dute, jendeari helarazteko. Dibulgazio zientifikoaren helburua da hartzaileak gertatutakoa ziurtatzea edo, besterik gabe, iraganaren berri izatea.

Dibulgatzaile nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibulgazioaren inguruan gauzak gehitu dituzten zientzialariak hauek dira: Jacob Bronowski (Gizakiaren igoera), Carl Sagan (Cosmos: A Personal Voyage), Stephen Hawking (Denboraren historia), Richard Dawkins (El gen egoísta), Stephen Jay Gould eta Edward O. Wilson, Martin Gardner (Matematikaren dibulgazio artikuluak Scientific American-en), David Attenborough (Atboroac en la tierra. Beste zientzialari batzuek dibulgazio-lanak egin dituzte bai liburuetan bai zientzia-fikziozko eleberrietan, Fred Hoyle kasu. Estatu Batuetan nabarmentzen diren agentzia edo institutu zientifiko gehienek dibulgazio-departamentu bat dute (Education and Outreach), nahiz eta herrialde gehienetan ez den egoera komuna. Artista askok, nahiz eta dibulgazio zientifikoa ez izan beren jarduera formala, beren artelanen bidez egin dute lan hori: eleberri eta ipuin askok eta fikziozko beste lan mota batzuek askotariko aurkikuntza zientifikoekin zuzenean edo zeharka lotutako istorioak kontatzen dituzte, Julio Verneren lanak kasu. Jende guztiaren erakusgarri izango zinateke, adituak bezala ez dakiten pertsonen erakusgarri.

Dibulgatzaile arrakastatsuenetako asko zientzialariak izan dira edo prestakuntza zientifikoa izan dute. Hori da Carl Saganen kasua, SETI programan eta (Ingelesez) Cosmos: A Personal Voyage. telesail ospetsuan lan egin zuena. Baina beste batzuk, Timothy Ferris kasu (astronomiari buruzko hainbat libururen egilea), lehenik komunikatzaile bezala trebatu ziren eta ondoren zientziaren alderdiren batean zentratu ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Significado de Divulgación» Significados (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  2. De Vicente Domínguez, Aida María; Cea Esteruelas, Nereida. (2019-11-27). «El hipertexto en la divulgación científica: análisis de su uso en el perfil de twitter @materia_ciencia de El País como caso objeto de estudio» Hipertext.net (19): 85–92.  doi:10.31009/hipertext.net.2019.i19.07. ISSN 1695-5498. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  3. (Ingelesez) Txantiloi:Global.authorName. «Txantiloi:(global.pageOgTitle) ? global.pageOgTitle : global.pageTitle» www.pulitzer.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]