Zaldieroa
Zaldieroa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Faltzes, 1966ko urtarrilaren 14a (58 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Patxi Huarte Larraburu, Zaldieroa (Faltzes, Nafarroa Garaia, 1966ko urtarrilaren 14a) euskal komikigilea da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñean bizi zelarik, Korrok aldizkarian hasi zen marrazten. AEK-ko didaktika sailean egin zuen lan, didaktika marrazkiak prestatzen. Irratigintzan ere aritu izan da, Paraiso eta Euskalerria Irratietan.
TMEO komiki aldizkarian argitaratu zituen bere lanak, eta Napartheid fanzinea sortu zuen, Asisko Urmenetarekin batera 1988an.[1]
Euskaldunon Egunkarian artikuluak eta komiki zintak argitaratu zituen, kazeta itxi zuten arte. 1994an, Rikardo Arregi Saria jaso zuen, Euskaldunon Egunkariako Nafarkaria gehigarrian argitaratutako komiki zintei esker.
Gaur egun, egunero Berria egunkarian De rerum natura komiki zintak egiten ditu eta Juan Kruz Lakastarekin batera sortutako Serio Demonio atalean ilustrazioak egin zituen. Kolaborazioak egin izan ditu Nabarra, Aizu!,[2] Bertsolari, Xabiroieta Karrikiri elkarteko Karrika aldizkariekin; Deia egunkariko Ortzadar gehigarrian ere argitaratzen du.
2005ean, De rerum natura komiki zinten lehen antologia argitaratu zuen Elkar Argitaletxeak eta ordudanik bilduma horiek bi urtean behin argitaratu dira.
2009an, prentsa idatziaren Argia saria irabazi zuen.
Xabier Olarrak euskarara itzulitako Raymond Queneauren Estilo ariketak liburuaren ilustrazioak egin zituen.
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, haren hirugarren edizioan.
2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan" izeneko erakusketan parte hartu zuen, beste hainbat marrazkilariekin batera, euskal gatazka binetagileen ikuspegitik eginez.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zaldi Eroa (TMEO, 1998).
- De rerum natura 1 (Elkar, 2005).
- De rerum natura 2 (Elkar, 2007).
- De rerum natura 3 (Elkar, 2010).
- De rerum natura 4 (Elkar, 2011).
- De rerum natura 5 (Elkar, 2013).
- De rerum natura 6 (Elkar, 2015).
- De rerum natura 7 (Elkar, 2017).
- Mikroipuinak (Elkar), 2024, Idoia Torregarairekin batera.[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Perez, Ander. «Desertuko kantinplora» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-22).
- ↑ «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
- ↑ https://www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/mikroipuinak/torregarai-idoia/zaldieroa-il/9788413603148
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zaldieroaren webgunea
- Patxi Huarte, Zaldi Eroa: Umore Indioaren buruzagia: "Ez, nik ez nuke ergatiboa kenduko" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-03-11)
- "Nafarroak oso Feng Shui txarra du" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-06-24)
- De rerum natura 5 komikiaren aurkezpena, Zaldieroak berak egina.