Edukira joan

Welcome to the Jungle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Welcome to the Jungle
Guns N' Rosesen musika-lana
Egilea(k)Guns N' Roses
Argitaratze-data1987
IzenburuaWelcome to the Jungle
Banatze bideabinilizko disko
Ezaugarriak
Genero artistikoahard rock eta heavy metala
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte dauranio
Ekoizpena
EkoizleaMike Clink (en) Itzuli
[[Kategoria:Mike Clink (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
HitzakSteven Adler (mul) Itzuli, Slash, Duff McKagan, Axl Rose eta Izzy Stradlin
Bestelako lanak
MusikagileaSteven Adler (mul) Itzuli
Slash
Duff McKagan
Axl Rose
Izzy Stradlin
Guns N' Rosesen kronologia
It's So Easy (en) Itzuli Welcome to the Jungle Sweet Child O' Mine

Welcome to the Jungle (euskaraz "Ongietorri Ohianera") 1987an Guns N' Roses estatubatuar rock musika taldeak Appetite for Destruction diskoaren barnean plazaratu zuen abesti bat da.

Abesti honen hitzak taldeko Axl Rose abeslariak idatzi zituen. Hitzak Los Angeles hiriko kaleetan barna oinez zihoala jazotako gertakari batetik otu zitzaizkion: kaleetan oinez zihoala beltz afroamerikar etxegabe bat oldartu eta lapurtu egin omen zion, ondoren honako esaldi hau oihu egin ziolarik: "You know where you are?, you're in the jungle baby, you gonna die!" ("Ba al dakik non haizen?, ohianean hago txikito, hiltzera hoa!"). Gertakari honek Axlengan eragin handia izan zuen, ondorioz abesti hau konposatu zuen.[1]

Nahiz eta gertakaria Los Angeles hirian gertatu, Axlek hitzak Seattle hirian idatzi zituen. Abestiak Los Angeles hiria deskribatzen du, ohian hitzak hiri honi erreferentzia egiten diolarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]