Edukira joan

Wedgwood

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wedgwood
Datuak
Motanegozioa eta earthenware factory (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaFiskars (en) Itzuli
Historia
Sorrera1759
Sortzailea
webgune ofiziala

Wedgwood txinako portzelana eta luxuzko osagarrien ingalaterrako fabrikatzailea da. 1759ko maiatzaren 1ean sortu zuen Josiah Wedgwood eltzegileak Stoke on Trent-en. Enpresak arrakasta handia izan zuen XVIII. mendean. Salmenta handiak izan zituzten Europan eta Ameriketan zehar, baina bere ondorengoek arrakasta gutxiago izan zuten. Enpresa Etrurian zegoen egoitza, Burslemeko Trent eta Mersey kanalaren ondoan, 1938an Josiah Wedgwood V.ak Barlaston-eko gune berri batera eraman zuen arte, hegoaldera kilometro gutxira.

Mugimendua arrakastatsua izan zen eta sozietate mugatua bihurtu zen 1967an. Stokeko beste zeramika-enpresa asko hartu zituen. 1986an 12.000 pertsona zeuden mundu osoan konpainian lanean eta 152 milioi liberako salmentak izan zituen. 1987an konpainia Waterford Crystalekin batu zen. Enpresa berria Waterford Wedgwood plc izena zuen. Beste herrialde batzuetako enpresak hartu zituen eta 1999rako 300 milioi dolarreko zorrak zituen. 2001etik aurrera langileak kaleratzen hasi zen. 2005ean Royal Doulton konpainia erosi zuen, Tangerang-en (Indonesia) lantegia zuena. Zeramika guztia bertan egiten zen. 2008an 470 milioi liberako zorrak eta 50 milioi liberako aktiboak zituen. Gainerako langile gehienak kaleratu zituzten.

Fiskars Group konpainia finlandiarrak erosi zuen negozioa 2015ean [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]