Viljandi
Viljandi Viljandi | |||
---|---|---|---|
city (en) ![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Konderria | Viljandi | ||
Alkatea | Madis Timpson (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Viljandi Феллин | ||
Jatorrizko izena | Viljandi | ||
Posta kodea | 71020 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 58°21′48″N 25°35′44″E / 58.363333333333°N 25.595555555556°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 14,62 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 17.255 (2024ko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 1.176 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1263 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Valmiera, Plungė (en) ![]() ![]() | ||
Matrikula | D | ||
http://www.viljandi.ee |
Viljandi (estonieraz ˈʋilʲˑjɑnʲˑdi ahoskatua; alemanez: Fellin; polonieraz: Felin) Estonia hegoaldeko hiri bat da, Viljandi konderriko hiriburua. Hiri ederra izateaz gain, kultura-ondare aberatsa dauka.
14,6 km²-ko azalera dauka Viljandik; 2010. urtean 19.150 biztanle zituen, Estoniako seigarren hiririk handiena biztanleriari dagokionez.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agirietan 1283. urtean jaso zuten lehenengoz Viljandiren berri, Gilen Endorpekoak hiri-izaera eman zionekoa. Herria bera lehenagotik ere bazen: 1211. urtean, alemanek, letoniarrek eta livoniarrek osatzen zuten armadak Viljandiko estoniarren gotorlekua setiatu zuten. 1223. urtean Ezpataren Anai Livoniarrek gotorlekua eskuratu zuten, estoniarrei eta errusiarrei kenduta. Hurrengo urtean gotorlekuaren beste aldean gaztelua eraiki zuten: eskualde Baltikoko gaztelurik handienetarikoa zen: hurrengo mendeetan moldatzen joan ziren, zaharberrituz eta berreraikiz.
Viljandi Hansako Ligan sartu zen XIV. mende hasieran, eta gaur egun ere, Ligako Estoniako bost udalerrietariko bat da.
1783. urtean, Iparraldeko Gerra Handiaren ostean, errusiarrek hiriari autonomia kendu zioten, eta Viljandi barruti bihurtu zuten. Garrantzia hartzen hasi zen, bai politikoki, bai ekonomikoki: eskulanak, merkataritza eta kultura sustatu zituzten.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Suedieraz) Kunskapsresa till vänorten Viljandi. .
- ↑ «Cumberland Establishes Sister City In Estonia» Cumberland Times-News 2013-6-20.