Vero Boquete
Itxura
Verónica "Vero" Boquete Giadans (Santiago de Compostela, Galizia, 1987ko apirilaren 9a) galiziar futbolaria da. Gaur egun, Italiako Serie A futbol ligako Associazione Calcio Milan taldean aritzen da erdilari. Espainiako emakumezkoen futbol selekzio nazionalarekin nazioarteko partidak jokatzeko hautatua izateaz gain, selekzioaren kapitaina izan da.
2015eko otsailaz geroztik emakumezkoen futbola garatzeko UEFAren enbaxadorea da. 2017az geroztik CommonGoal futbolari-komunitateko kide da, Juan Mata espainiar futbolaria ere buru duen ekimena, haurren gizarteratze sozialaren alde lan egiten duena komunitateko kideen soldaten % 1a dohaintzan emanez lortutako diru-funtsaren bidez.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |