Valentziako Generalitatea
Valentziako Generalitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | autonomia-gobernua |
Herrialdea | Espainia |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1418 (egutegi gregorianoa) |
Ordezkatzen du | Valentziar Herriko Kontseilua |
webgune ofiziala |
Valentziako Erkidegoko Generalitatea (valentzieraz Generalitat Valenciana, eta ofizialki Generalitat) «Valentziako Erkidegoko autogobernuko erakundeen multzoa» da.[1]
Generalitateko kide dira Valentziako Gorteak (valentzieraz, Corts Valencianes), Presidentea (President) eta Valentziako Generalitateko Kontseilua (Consell); bai eta Kontuen Sindikatura (Sindicatura de Comptes), Bidegabekerien Sindikoa (Síndic de Greuges), Kultura Kontseilua (Consell Valencià de Cultura) eta Valentzieraren Akademia (Acadèmia Valenciana de la Llengua) ere.
Egungo Generalitatea 1982an eratu zen, Autonomia Estatutua onartu zenean. 2009az geroztik, porrot egoera teknikoan da, Generalitatearen zorrek haren ondasunek baino gehiago balio baitute.[2]
Erakundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Generalitatea osatzen duten erakunde nagusiak hauek dira:
- Valentziako Gorteak
- Presidentea
- Valentziako Erkidegoko Gobernua
- Bidegabekerien Sindikoa (Arartekoa)
- Kontuen Sindikatura
- Kontseilu Juridiko-Aholkularia
- Batzorde Ekonomiko-Soziala
- Kultura Kontseilua
- Valentzieraren Akademia
- Valentziako Autonomia Polizia
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Generalitateak egoitza Valentziako hirian du, Valentziako Generalitatearen jauregian. Baina, bere erakundeak autonomia erkidegoarne edozein lekuetan ezarri daitezke.
Valentziako Gorteek ere Valentzian dute egoitza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikus Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutua, III. titulua.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Sindicatura evidencia la situación de quiebra técnica en que se encuentra la Generalitat», Levante, 2010-12-24.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Valentziako Generalitatearen webgune ofiziala (Katalanez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)