Edukira joan

The Hellacopters

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Hellacopters
Datuak
JatorriaStockholm
Musika motahard rock
Urteak1994
Produkzioa
Diskoetxea(k)Psychout Records (en) Itzuli
Dregen (en) Itzuli
Informazio gehigarria
hellacopters.com
IMDB: nm1499322 Facebook: thehellacopters MySpace: hellacopters Spotify: 1lsXuaLnHnfL7GoJXKkUtH iTunes: 8039597 Last fm: The+Hellacopters Musicbrainz: 6be97d02-b66e-46d5-931c-0a81087fecbc Songkick: 69144 Discogs: 261426 Allmusic: mn0000084923 Deezer: 1543 Edit the value on Wikidata
The Hellacopters Bilbon, 2022ko uztailean.

The Hellacopters, Suediako garage rock eta hard rock talde bat da. 1994an Stockholmen sortu zen eta 2008an desegin zen. 2016an berriz elkartu ziren eta ordutik jotzen ari dira.

Nicke "Royale" Andersson (ahotsa eta gitarra), Andreas Tyrone "Dregen" Svensson (gitarra), Kenny Håkansson (baxua) eta Robert Eriksson (bateria) kideek osatzen dute. Bakoitza talde desberdinetako partaide zen eta 1994an hiru abestitako disko bat ateratzeko elkartu ziren. "Royale" berak zuen diskoetxeak atera zuen EPa.

Nazioarteko arrakasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beranduago White Jazz disketxearekin kontratua sinatu eta taldearen aurreneko diskoa argitaratu zuten, Supershitty To The Max (1996). Urteko Suediako hard rock disko onenaren Grammy Saria eskuratu zuten[1]. 26 ordu baino ez zituzten erabili disko osoa grabatzeko. Ondoren Europan zeharreko bira egin zuten. Bira hartarako Boba Fett pianojolea gehitu zitzaien eta harekin garbatu zuten bigarren diskoa ere, Payin' the Dues. Disko hau aitzindaria izan zen 1990. hamarkadako Eskandinaviako rock oldean[2]. Hurrengo biran Eskandinavian jotako kontzertuetan Kiss taldea izan zuten lagun.

Dreggen gitarjoleak The Hellacorpters eta Backyard Babies taldeetan jotzen zuen eta proiektu biak aurrera eramateko zailtasunak zituenez taldea uztea erabaki zuen. gainerako laurek grabatu zuten hirugarren diskoa, Grande Rock izenekoa. Nazioarteko bira handia egin zuten, Estatu Batuak, Australia eta Japonia ere bisitatuz. Estatu Batuetan zeudela aurreneko diskoa birargitaratu zuten bertako Man`s Ruin zigiluarekin. 1999an Robert "Strings" Dahlqvist gitarjoleak hartu zuen Dregenen tokia taldean. 2000. urtean High Visibility diskoa atera zuten, taldearen laugarrena.

2002an By the Grace of God diskoarekin rock klasikoagorako eboluzioa egin zuten eta kritikak asko estimatu zuen. 2005ean Rock & Roll Is Dead diskoa atera zuten eta taldearen azkenengoa Head Off izan zen 2008an. Azken disko horren ondoren taldeak desegiteko erabakia hartu zuen[3].

2016an berriz elkartu ziren jatorrizko bost kideak haien lehen diskoaren 20. urteurrena ospatzeko[4]. Kontzertu bakarra izan behar zuenak ordea jarraipena izan zuen eta Hannoi Rocks baxujolearekin batera bira berria egin zuten 2017an Eskandinavian eta Europa guztian zehar. 2022an Eyes of Oblivion diskoa atera zuten[5] eta kontzertu bira berri batean Bilbon ere izan ziren Metallica taldearekin batera San Mames estadioan[6].

Honako hau da The Hellacopters taldearen diskografia:[7]

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Supershitty to the Max! (1996)
  • Payin' the Dues (1997)
  • Grande Rock (1999)
  • High Visibility (2000)
  • By the Grace of God (2002)
  • Rock & Roll Is Dead (2005)
  • Head Off (2008)
  • Eyes of Oblivion (2022)
  • Cream Of The Crap vol. 1 (2002)
  • Hellacopters 12" (2002)
  • Cream Of The Crap vol. 2 (2004)
  • Air Raid Serenades (2006)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «The Hellacopters Supershitty To The Max!» Días Nórdicos Magazine 2019-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).
  2. (Ingelesez) The Hellacopters - By the Grace of God Album Reviews, Songs & More | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).
  3. (Gaztelaniaz) «The Hellacopters se separan» El País 2008-06-18 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).
  4. (Gaztelaniaz) País, El. (2016-12-14). «John Fogerty encabeza la próxima edición del Azkena Rock» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).
  5. (Gaztelaniaz) Aguilar, David. (2022-03-22). «"Eyes Of Oblivion", el electrizante y sentido disco de The Hellacopters» Hellpress (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).
  6. (Gaztelaniaz) joan. (2022-02-22). «Metallica, Weezer, The Hellacopters y más en el Bilbao Bizkaia Rock Day» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).
  7. (Ingelesez) «The Hellacopters» Discogs (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]