Edukira joan

Soinu-banda

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

16 mm-ko filma, eskuinaldean soinu-banda "aldakorra" duena

Soinu-banda film bateko soinuaren atala da, dela musika, dela elkarrizketak. Hala ere, bereziki filma girotzeko baliatzen den musika-zatiari deritzo, aurrez nahiz filmerako espresuki konposaturikoa. Musika hau, zuzendariak aukeratu dezake, jada existitzen diren abestien artean edo proiekturako konposatutakoak. Haien proposamena, soinuaren bidez irudia transmititu nahi duena indartzea da.

Herrialde baten jaiotza” (1915), D.W. Griffith-ek zuzendua, soinu-banda izan zuen lehen filma da. Harentzako partitura espezifiko bat idatzi zen, eta gainerako soinu-banda konposizio herrikoiez eta gai klasikoez osatu zen.

Zinemaren historioan zehar, hainbat pelikulen soinu-banda, filma bezain arrakastatzuak bihurtu dira, adibidez: “Titanic”, “Rocky”, “The Bodyguard” edo “Grease”.

Soinu-banda hauek, izugarrizko musikagile askorengatik lortu dira: John Williams, Ennio Morricone edo Bernard Herman adibidez.

Soinu-banda hiru zati handitan egituratu daiteke. Sarrera edo hasiera, hasierako edo lehen eszenako izenburuak agertzen direnean entzuten den abestia izan ohi dena. Ondoren, hondoko musika edo intzidentala deritzona, filmeko hainbat eszenetan zehar osagarriz azaltzen diren abestien multzoa. Azkenik, itxiera, azken kredituak gertatzen diren bitartean entzuten den abestia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1] [2]

  1. (Gaztelaniaz) «Definición de banda sonora — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué es Banda Sonora? » Su Definición y Significado [2020»] Concepto de - Definición de (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.