Edukira joan

Perseusko Kumulu Bikoitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perseusko Kumulu Bikoitza
Behaketa
AurkitzaileaHiparko Nizeakoa
Aurkikuntza-dataAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "k"
KonstelazioaPerseus (konstelazioa)
Igoera zuzena35,125 °
Deklinazioa57,133 °

Perseusko Kumulu Bikoitza edo Caldwell 14 NGC 869 (h Persei) eta NGC 884 (χ Persei) izar kumulu irekien taldea da, biak ala biak begi hutsez ikus daitezkeenak eta Perseus konstelazioan Eguzkitik 2.300 parsec (7.600 argi-urte) baino distantzia handixeagora daudenak.[1]

Bi kumuluen adina 14 milioi urtekoa da gutxi gorabehera,[2] eta 3.700 eta 2.800 eguzki-masako masak dituzte, hurrenez hurren. NGC 869 da bien artean izarrik distiratsuena duena, -9 inguruko magnitude bolometrikoarekin (Eguzkia baino 300.000 aldiz distiratsuagoa) eta 30 eguzki masa inguruko masarekin; gainerako izar distiratsuek masa eta luminositate txikiagoak dituzte. Perseus OB1 izeneko izar-elkarteko kide dira.[1]

Ikerketa oso berri batek, hala ere, bi kumuluak lehen uste zena baino askoz handiagoak direla iradokitzen du, eurei lotutako izar-halo moduko bat dutela inguruan, eta guztira 20.000 eguzki-masa, 10 minutu arku-erradioan, bakoitzaren erdigunearen inguruan 8.400 eguzki-masa izanda.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Keller, Stefan C.; Grebel, Eva K.; Miller, Grant J.; Yoss, Kenneth M.. (2001). «UBVI and Hα photometry of the h and χ Persei cluster» The Astronomical Journal 122 (1): 248.  doi:10.1086/321139. Bibcode2001AJ....122..248K..
  2. a b Currie, Thayne; Hernandez, Jesus; Irwin, Jonathan; Kenyon, Scott J.; Tokarz, Susan; Balog, Zoltan; Bragg, Ann; Berlind, Perry et al.. (2010). «The Stellar Population of h and χ Persei: Cluster properties, membership, and the intrinsic colors and temperatures of stars» The Astrophysical Journal Supplement 186 (2): 191.  doi:10.1088/0067-0049/186/2/191. Bibcode2010ApJS..186..191C..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.