Edukira joan

Patrick John

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patrick John
1. Dominikako lehen ministro

1978ko azaroaren 3a - 1979ko ekainaren 21a - Oliver Seraphin (en) Itzuli
Premier of Dominica (en) Itzuli

1974ko uztailaren 28a - 1978ko azaroaren 2a
Edward Oliver LeBlanc (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaRoseau1938ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Dominika
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaRoseau2021eko uztailaren 6a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaDominica Labour Party (en) Itzuli

Patrick Roland John (Roseau, 1938ko urtarrilaren 7a - ibidem, 2021eko uztailaren 6a) Dominikako politikaria izan zen.

Portuko langileen sindikatuko burua eta Roseauko alkatea izan zen legebiltzarreko kide hautatu aurretik. 1974an Dominikako "Premier" aukeratu zuten eta herrialdeko independentzia prozesuaren buru izan zen. Dominikako lehenbiziko lehen ministroa izan zen 1978tik 1979ra.

Protesta masibo batzuen eta bere gobernuaren neurrien aurkako greba orokor baten ondoren, Batzarrak John kargutik kendu zuen. 1981ean atxilotu zuten Mary Eugenia Charlesen gobernuaren aurkako estatu-kolpe saiakeragatik. 1985ean hamabi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina 1990ean askatu zuten.

Ondoren, Dominikako Futbol Federazioko presidentea izan zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]