Edukira joan

Olga Jojlova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olga Khokhlova» orritik birbideratua)
Olga Jojlova

Bizitza
JaiotzaNizhyn1891ko ekainaren 17a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Frantzia
HeriotzaCannes1955eko otsailaren 11 (63 urte)
Hobiratze lekuaCannes (Grand Jas) Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Pablo Picasso  (1918ko uztailaren 12a -  1955eko otsailaren 11)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa, margolaria eta modeloa

Find a Grave: 17797006 Edit the value on Wikidata

Olga Stepánovna Jojlova (Nizhyn, Errusiar Inperioa, 1891ko ekainaren 17aCannes, Frantzia, 1955eko otsailaren 11), edo Olga Jojlova, eta Olga Picasso ezkondu ondoren, Errusiar Balletak konpainiako Inperio Errusiarreko dantzari bat izan zen, Pablo Picasso artista ospetsuarekin ezkondua. Gainera, bere koadroetako batzuen inspirazio eta modelo izan zen, besteak beste, 1917ko mihiei buruzko oleoak, Olgaren erretratua besaulki batean eta Olga Jojlova mantillarekin.

Olga Jojlova familia aristokrata batean jaio zen Nizhyn hirian. Aita Stepán Vasílievich Jojlov zen, Errusiako Armada Inperialeko ofiziala, eta ama, Lidia Zinchenko (ukrainarra).

Olga Picassoren estudioan 1918an.

1911n, 20 urte zituela, Serguéi Diguilevek Ballets Ruso dantza-konpainia ezaguneko kide izateko hautatu zuen. Dantzari nagusietakoa ez zen arren, Europako hiri nagusietan estreinatutako koreografiaren parte izan zen.

Bien bitartean, 1914tik, Errusiako Inperioa eta Europako zati bat Lehen Mundu Gerran sartu ziren. Gerraren amaieran, egoera are ezegonkorragoa eta kaotikoagoa zen, eta Olgaren familia iraultza errusiarrean murgilduta zegoen. Egoera horren aurrean, eta familia atzean utzi arren, Europan geratzea nahiago izan zuen artistak, dantza-konpainiaren partaide askok bezala.

25 urte zituela, Pablo Picasso ezagutu zuen Erroman, 1917. urtearen hasieran, Parade balletean. Picasso, artista berritzaile ezaguna, dekoratuak eta jantziak egiteaz arduratzen zen. Picassori XX. mendearen hasierako Parisko bizitza bohemia gustatzen zitzaion. Bitxia zen, indartsua eta iraultzailea.[1] Olga familia aberats eta irekikoa zen.[2]

Lehenbizi ezkondu zibila egin zuten, eta, ondoren, Parisko Alejandro Nevski katedralean, 1918ko uztailaren 12an, erritu ortodoxoan. Olgak Olga Ruiz Picasso izena hartu zuen ezkondu ondoren. Parisko Rue La Boétie barrutian kokatu ziren. 1921eko otsailaren 4an jaio zen Olgaren seme bakarra, Paulo Ruiz Picasso.

Picasso familia eskuinean, Olga, Paul eta Pablo, Ballet Errusiarreko dantzariekin batera, hegazkin baten ondoan.

Ezkontzaren ondoren, senarrak behin eta berriz eskatuta, ballet-karrera eten egin zuen Olgak eta Picassok kubismoaren korronte abangoardista alde batera utzi zuen, erretratu tradizionalera itzultzeko. Bikotea ezkonduta zoriontsu bizi zen eta sarritan parte hartzen zuen Parisko ekitaldi publikoetan XX. mendearen bigarren hamarkadan. Pablo Picassori oso ondo etortzen zitzaion Olgaren jatorri aristokratikoa, bere lanak saldu eta Parisko goi-mailako gizartean sartzeko.

Bestalde, Olgaren familiak gerraren ondorioak jasaten zituen eta gutunak iritsi zitzaizkion aitaren desagertzeaz, anaia baten heriotzaz, beste baten erbestealdiaz eta bere ama eta ahizparen egoera ekonomiko txarraz hitz eginez. Bere aitak Armada Zurian parte hartu zuen, gerran garaitua izan zen hartan.[2]

1927tik aurrera, harremana berehala okertzen hasi zen. Picassok, 45 urte zituela, harreman sekretua izan zuen 17 urteko neska frantses batekin, Marie-Thérèse Walter-ekin

Olga Jojlovaren hilobia, ezkondutako izena duena, Olga Ruiz Picasso.

1935ean, Olgak jakin zuen Pablo Picassok maitalearen seme bat espero zuela. Jakin zuenean, seme Paulo hartu, senarrarekin harreman guztiak hautsi eta Frantziako hegoaldean joan zen bizitzera. Picassok banaketa eskatu zuen baina ez zuen bere ondarea banatu nahi. Zuzenbide zibilari buruzko lege frantsesaren arabera, ondasun partekatuak zituztenez, Olgak Picassoren ondare aberatsaren erdia jaso beharko zukeen. Bikoteak, 1935ean banandu zen arren, ez zuen inoiz dibortzioa tramitatu.

Olgak bakarrik igaro zituen azken urteak, eta ibiltzeko eragoazpenak zituen bihotzekoak jota baitzegoren. 1955eko otsailaren 11n, minbiziz hil zen Frantziako Cannes hirian. Pablo Picasso ez zen hiletara aurkeztu. Grand Jas hilerrian dago lurperatuta.[1]

Olgaren erretratua balleteko lan batean. Frantziako Liburutegi Nazionalaren argazkia.

Olgaren eragina Picassoren obran

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olgak eragin handia izan zuen artistarengan bere bizitzan, eta bere musa nagusietako bat izan zen.[3][2] Picasso Parisen garatzen ari zen kubismoaren korronte abangoardistari hasiera eman zion artista garrantzitsuenetakoa zen. Pintura tradizionalarekin hautsi nahi zuten, forma geometrikoak erabiliz eta koadroetako perspektiba aldatuz, besteak beste. Olgak, Picassorekin ezkondu zenean, ez zuen ondo ulertzen korronte hori, eta Picassok kubismoa alde batera utzi zuen, garai neoklasiko bat hasteko, non erretratu tradizionalera itzuli baitzen.[1]

Bien semea, Paulo, haurtzaroan, Paulo marrazten (1923), Paulo Arlequín jantzita (1924) eta Paulo Piorret-ez jantzita (1925) lanetan agertu zen.

Olgaren erretratuen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Olgaren erretratua besaulki batean (1917). Bilduma pribatu batekoa da.
  • Olga Jojlova mantillarekin (1917). Malagako Picasso museoan ikusgai.
  • Olga Jojlovaren erretratua (1918). Bilduma pribatu batekoa da.
  • Olga irakurtzen besaulki batean (1920). Bilduma pribatu batekoa da.
  • Olga bere pentsamenduetan galduta edo Olga pentsati. (1923). Grenobleko Museoa.
  • Amatasuna (1921). Malagako Picasso Museoa.
  • Dantza (1925). Tate Modernen ikusgai.
  • Biluzik aulki gorri batean (1929). Tate Modern-en ikusgai.
  • Emakume-burua.Olga Picasso (1935). Parisko Picasso Museoan ikusgai.

Paulo edo Paul-ek (1921eko otsailaren 4a - 1975eko ekainaren 5a), Olgaren semeak, bi ondorengo izan zituen:

  • Bernard Ruiz Picasso, gaur egun Malagako Picasso Museoko kide eta sortzailea, Pablo Picasso jaio zen hirian.
  • Marina Ruiz Picasso, aitonaren artelanak saldu zituena. Ekonomikoki umezurztegi bati lagundu zion Vietnamen. Herrialdearen barnealdeko putzuen indusketa ere antolatu zuen, eta esne-loteak bidali zituen aterpetxe eta ospitaleetara.[4] 

Erakusketa: Olga Picasso

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasierako testuinguru sozial eta politikoan, Olga Picassoren bizitzari eta eraginari buruzko Olga Picasso erakusketa inauguratu zen Parisko Picasso Museoan, 2017ko martxoaren 21etik irailaren 3ra. Proiektu ibiltaria izan zen, hainbat kultur erakunderen lankidetzari esker. Ondoren, 2019an, Moskuko Pushkin Museoan erakutsi zen, azaroaren 19tik otsailaren 4ra, Malagako Picasso Museoan otsailaren 26tik ekainaren 2ra, eta, azkenik, ekainaren 18tik irailaren 22ra, Madrilgo CaixaForum museoan. Erakusketan hainbat lan, marrazki, dokumentu, familiako bideo eta argazki daude.[5][6]

  • Richardson, John (1997). Picasso. Tomo II. Una biografía: 1907-1917 (Adolfo Gomez Cedillo, Fernando Villaverde Landa, trads.). Madrid: Alianza Editorial. ISBN 978-8420694887
  • Picasso, Marina; Louis Valentin (2002). Picasso, Mi abuelo (Esther Andrés Gomaches, trad.). Barcelona: Plaza & Janés. ISBN 978-8401329111
  • Shatojina, Elena (2008). Picasso y Jojlova (en ruso). Vagrius. ISBN 978-5969704633

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]