Edukira joan

Mayon

Koordenatuak: 13°15′24″N 123°41′06″E / 13.2567°N 123.685°E / 13.2567; 123.685
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mayon
Datu orokorrak
Garaiera2.462 m
Prominentzia2.447 m
Motamendi, Geruza-sumendi eta gailur
Geografia
Map
Koordenatuak13°15′24″N 123°41′06″E / 13.2567°N 123.685°E / 13.2567; 123.685
Estatu burujabe Filipinak
Filipinetako eskualdeaBicolgo eskualdea
Province of the Philippines Albay
Babestutako-eremuaMayon Volcano Natural Park (en) Itzuli
Leku geografikoaLuzon
Geologia
Material nagusiaAndesita
basaltic andesite (en) Itzuli
basalto
picrobasalt (en) Itzuli

Mayon Filipinetako Bicol eskualdeko Albay probintzian dagoen sumendi bat da. Gune turistiko garrantzitsua da, batez ere bere konoaren simetria ia-perfektuaren ondorioz. Filipinetako mitologian mendi sakratua da[1].

Sumendia eta bere inguruak parke nazional izendatu zuten 1938ko uztailaren 20an, bere herrialdeko lehena. Parke natural izendatu zuten 2000. urtean, Mayon Sumendiaren Parke Nazionala izenarekin. Bere inguruan Albayko Biosferaren Erreserba dago, UNESCOk sailkatutako lekua 2016an, eta gaur egun Gizateriaren Ondare izendatzeko bidean.

Mayon da Filipinetako sumendirik aktiboena, eta gaur egun Filipinetako Bulkanologia eta Sismologia Institutuak behatzen du, gailurretik 12 kilometrora dagoen bulegotik[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Clark, Jordan. (2016-02-08). «Bicolano Pantheon of Deities and Creatures | Philippine Mythology • THE ASWANG PROJECT» THE ASWANG PROJECT (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  2. «Mayon Volcano» web.archive.org 2008-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]