Edukira joan

Martín Alonso Pinzón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Alonso Pinzon» orritik birbideratua)
Martín Alonso Pinzón

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartín Alonso Pinzón
JaiotzaPalos de la Frontera, 1441
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaPalos de la Frontera1493ko martxoaren 31 (egutegi gregorianoa) (51/52 urte)
Hobiratze lekuaLa Rábidako monasterioa
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea

Find a Grave: 2204 Edit the value on Wikidata

Martín Alonso Pinzón (Palos de la Frontera, Huelva, 1441Palos de la Frontera, Huelva, 1493ko martxoaren 31) espainiar itsasgizona izan zen. Marinel-familia bateko seme nagusia zen, eta gaztetan kortsario gisa ibili zen. Kristobal Kolon ezagutu zuen, eta Indietarako bidaian parte hartu nahi izan zuen, anaia Vicenterekin batera. Horretarako, bidaiaren kostuaren parte bat ordaindu zuen, eta Kolonen zerbitzura jarri zen. Pinta itsasontziko ardura zuela, Antilletako uharteetara heldu zen, eta bi hilabetez itsasoan jarraitu zuen bakarrik. Kolonen haserrea piztu zuen horrek, baina ados jarri ondoren, elkarrekin eman zioten hasiera itzultzeko bidaiari. Bidaian, Kolonek gidatzen zuen Pinta itsasontzitik aldendu, eta besteen aurretik heldu zen Galiziako itsasertzera. Hango agintariek ordea, ez zioten lurreratzen utzi, Kolon harekin ez zegoelako. Erabat gaixotuta, Palos de la Fronterara (Huelva) itzuli zen, eta handik gutxira hil zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]