Mara Goyanes
Mara Goyanes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1942 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2006ko azaroaren 6a (63/64 urte) |
Heriotza modua | : diabetes mellitusa |
Familia | |
Ama | Mimí Muñoz |
Ezkontidea(k) | Ramon Reparaz |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta vedettea |
Mara Goyanes Muñoz (Madril, 1942ko abuztuaren 14a - ibidem, 2006ko azaroaren 6a)[1] madrildar vedette eta aktorea izan zen.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore familia ezagun batean jaioa: amaren aldeko aitona Alfonso Muñoz, ama Mimí Muñoz eta ahizpak Vicky Lagos (Ismael Merloren alarguna), Conchita Goyanes eta María José Goyanes, baita Pepe Goyanesen neba ere. Pilar Muñoz aktorea izeba zuen.
Aitaren aldetik, mediku familia betekoa zen. Bere aitona Jose Goyanes Capdevila doktorea izan zen eta bere aita Jose Goyanes Echegoyen doktorea (1904-1991).
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere antzerkian aritu zen aktorea izan zen.
Bere hasiera profesionala Celia Gámezen konpainiako dantzari gisa izan zen. Besteak beste, La tirana lanetan parte hartu zuen, Paquita Ricorekin batera; Tres sombreros de copa, bere ahizpa María José Goyanesekin; José Martín Recuerdaren El teatrito de don Ramón(1959); [3] Arthur Millerren Después de la caída (1965), Alfonso Pasoren Viuda ella, viudo él (1968),[4] La inseguridad social (1978); El lío nuestro de cada día (1978); Los habitantes de la casa deshabitada (1980); Culpables (1984); Godspell; Fedra (1999); El gran teatro del mundo; Los intereses creados; La heredera (1997) eta El diario de Ana Frank (2001), Jose Rubio ondoan zuela eta Jose Tamayo Rivasen zuzendaritzapean Lan hori egin ostean erretiratu egin zen.[5]
Bere ibilbide zinematografikoko titulu aipagarrienen artean, Mario Camusen Muere una mujer (1965), Pedro Olearen Pim, pam, pum... ¡fuego! (1975); edo Eugenio Martínen La casa en las afueras (1980).
Telebistan, Estudio 1 saiorako grabatutako hainbat antzezlanetan parte hartu zuen, baita aktore gonbidatu gisa ere, telesailen zerrenda luze batean: Adolfo Marsillachen Fernández, punto y coma (1963) edo ¿Se puede? (2004), Lina Morganekin, Escuela de matrimonios (1967), Historias para no dormir (1968), Las doce caras de Eva (1971), Hora once (1973), Pili, secretaria ideal (1975), Un, dos, tres... responda otra vez (1976), Querido maestro (1996), Petra Delicado (1999), Periodistas (1999) eta El comisario (2003).
2006ko azaroaren 6an hil zen, 64 urte zituela, diabetesaren ondorioz. 1965etik Ramon Repáraz aktorearekin ezkonduta egon zen, hilabete geroago hil zena. Ramon (Moncho) eta Cristina seme-alabak familiaren bidetik jarraituta, eszenatokian eta bikoizketa aretoetan arrakasta lortu dute.[6][7]
Filmografia (hautaketa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aquella casa en las afueras, zuzendaria Eugenio Martín (1980).
- El alcalde y la política, zuzendaria Luis María Delgado (1979).
- Pim, pam, pum... ¡fuego!, zuzendaria Pedro Olea (1975).
- Tarots, zuzendaria José María Forqué (1972).
- Muere una mujer, zuzendaria Mario Camus (1965).
- Tiempo de amor, zuzendaria Julio Diamante, (1964).
- La vida alrededor, zuzendaria Fernando Fernán Gómez (1959)
TBko ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ¿Se puede?,
- 24 de julio de 2004ko uztailaren 24a
- El Comisario
- Diógenes y la estatua (2003ko maiatzaren 21)
- Petra Delicado
- Modelados en el barro (1999ko urtarrilaren 1a)
- Periodistas
- Contratiempos ( 1999ko urtarrilaren 1a)
- En la calle (1999ko apirilaren 30a)
- Querido maestro
- Cuarenta de fiebre (1996ko urtarrilaren 1a)
- La voz humana
- Dos arruguitas debajo del cuello (1987ko otsailaren 25a)
- Encuentros con las letras
- Juan José (1980ko azaroaren 27a)
- Un, dos, tres... responda otra vez
- Las mil y una noches (1976ko martxoaren 19a)
- Pili, secretaria ideal
- 1975eko apirilaren 12a
- El teatro
- Usted tiene ojos de mujer fatal (1975eko urtarrilaren 13a)
- Hora once
- La escuela de los maridos (1973ko otsailaren 25a)
- Las doce caras de Eva
- Aries (1971ko urriaren 20a)
- Teatro breve
- Volver a nacer (1971ko urriaren 16a)
- Sospecha
- Noche calurosa ( 1971ko ekainaren 29a)
- Novela (TVE)
- Sinfonía pastoral (1970eko ekainaren 1a)
- Vivir para ver
- Los insensatos (1969ko irailaren 10a)
- La risa española
- Usted es Ortiz (1969ko maiatzaren 16a)
- Historias para no dormir
- El trasplante (1968ko martxoaren 15a)
- Escuela de matrimonios
- Los derechos de la mujer (1967ko ekainaren 23a)
- Estudio 1
- Tres sombreros de copa (1966ko azaroaren 16a)
- El solar de mediacapa (1980ko apirilaren 20a)
- La Venus de Milo (1980ko ekainaren 15a)
- No hay novedad, Doña Adela (1980ko abuztuaren 17a)
- Señora Ama (1980ko abenduaren 14a)
- La barca sin pescador (1981ko urtarrilaren 30a)
- Mañana puede ser verdad
- El zorro y el bosque (1964ko maiatzaren 29a)
- Fernández, punto y coma
- 1963ko abenduaren 11
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Mara Goyanes | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ «Maria José Goyanes - Biografía de Maria José Goyanes» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ El el Español se estrenó El teatrito de Don Ramón, de Martín Recuerda. 31 de mayo de 1959.
- ↑ Cartel de "Viuda ella, viudo él". 20 de diciembre de 1968.
- ↑ «Mara Goyanes - Biografía de Mara Goyanes» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece la actriz Mara Goyanes tras una larga enfermedad» La Vanguardia 2006-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece la actriz Mara Goyanes tras una larga enfermedad» Diario ABC 2006-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mara Goyanes Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)