Edukira joan

Manuel Jose Mitxelena Kamio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Jose Mitxelena» orritik birbideratua)
Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mitxelena (argipena)».
Manuel Jose Mitxelena Kamio
Bizitza
JaiotzaOiartzun, 1825
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun, 1906 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Izengoitia(k)Eperra

Manuel Jose Mitxelena Kamio (Izengoitia: Eperra) gipuzkoar bertsolaria izan zen (Oiartzun, 1825 - ib., 1906).

Oiartzungo Aiendola baserrian jaio zen. Karlisten Bigarren gerratean parte hartu zuen liberalen alde. Ameriketara joana zen. Atez ate eskean ibili zela ere jaso da.[1] Jaiotetxearen jabegoarengatik senideekin haserretu zen. Ezagunak dira gai horri buruz jarritako bertsoak. Antonio Zabalak Eperraren bertsoak bildu eta Oiartzungo bost bertsolari (1973) izenburuko liburuan argitaratu zituen.[2]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zavala, Antonio. (1993). Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 434 or. ISBN 84-85846-83-4..
  2. Zavala, Antonio. (1973). Oiartzungo bost bertsolari : Eperra, Urtxalle, Krixoxtomo, Naparra ta Frantzesa. Tolosa: Auspoa, 11-37 or. ISBN 84-7158-070·5..