Edukira joan

Macael

Koordenatuak: 37°20′00″N 2°18′00″W / 37.333333333333°N 2.3°W / 37.333333333333; -2.3
Wikipedia, Entziklopedia askea
Macael
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaAlmeríako probintzia
AlkateaRaúl Martínez Requejo
Izen ofizialaMacael
Posta kodea04867
INEk ezarritako kodea04062
HerriburuaMacael
Geografia
Koordenatuak37°20′00″N 2°18′00″W / 37.333333333333°N 2.3°W / 37.333333333333; -2.3
Map
Azalera44 km²
Altuera554 m
MugakideakCantoria, Líjar, Chercos, Tahal, Laroya, Purchena, Olula del Río eta Fines
Demografia
Biztanleria5.381 (2023)
−12 (2022)
alt_left 2.679 (%49,8) (%52,1) 2.803 alt_right
Dentsitatea122 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakEsplugues de Llobregat eta Jarrie
MatrikulaAL

Macael Almeriako udalerria da. 2005ean 6091 biztanle zituen. Bere azalera 44 km²-koa da eta 138,4 hab/km²-ko dentsitatea dauka. Bere koordenatuak 37º 20' I, 2º 18' M dira. 554 metroko altueran dago kokatuta eta probintziako kapitaletik, Almeriatik, 170 km-ra.

Iparraldetik Olula del Rio eta Fines udalerriak ditu, ekialdean Cantoria eta Lijar, mendebaldean Purchena eta Laroya eta hegoaldean Chercos eta Tahal.

Macael udalerriko historia bere ondasun nagusiari, marmolari, loturik dago, hari zor baitio "Urre Zuriaren Hiria" izendapena.

Macaeleko marmola erabiltzen lehenengo herria feniziarra izan zen, Macaeleko hilobi feniziar batean frogatu ahal denez.

Udalerriaren hastapenak X. mendean kokatu behar dira, musulmanen okupazio garaian, zeinek hirigunea muino harkaiztsu batean ezarri zuten, geroago marmolaren ustiapenerako erabilia, arrasto arkeologiko gehienen iraupena zaildu duena.

Mairuen garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasoi musulmanean, harrobiek ospe izugarria hartu zuten eta askotariko obretarako erauzi zen marmola, hala nola Almeriako Alcazaba-rako, Alhambrako Lehoien Patiorako edota Generalifeko Lorategietarako, azken honen ondoan.

Macael hiria Errege-erregina Katolikoei makurtu zitzaien, haiek Baza hartu zutenean, 1489an. Ordutik, euren eskubide eta tradizioak mantentzeko baimena eman zitzaien biztanle mairuak Baza Hiriaren menpe egotera pasatu ziren, honen harrobien garrantziagatik.

1568an altxamendu morisko bat egin zen Aben Humeya buru zela. Macaelen errenditzearen ostean, Levante eta Gaztela partetik etorritako 22 familiarekin birpopulatu zen.

Marmolari atxikitako hiri baten hazkundea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. eta XVIII. mendeetan, Macaelen biztanleen jarraikako hazkundea gertatu zen: 403 biztanle izatetik (1699) 824 izatera (1753).

Egun, 6000 baino biztanle gehiago ditu, bere ekonomia marmolean zentratzen delarik. Azken urteotan sektore honek jasandako industrializazio eta mekanizazio sakonari esker, erauzketa eta manipulazioa asko hobetu dira, bai obra monumentaletarako eta bai lanabes eta apainketa elementuetarako erabiliz marmola.

Azken hamar urteetako biztanle-kopurua:

Ondare Artistiko eta Monumentala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Arrosarioko Gure Andraren Parroki-Eleiza, 1609an inauguratua, Mudejar estilokoa, dorrea eta gotzain-armarria kontserbatzen dira. Nabarmenena Kristo Etzanaren tailak, Arrosarioko Birjina sostengantzen duen umea, eta Sortzez Garbiaren oleoa dira.
  • Harginari monumentua, Almeria enparantzaren alboko García Lorca kalean kokatua. Marmol zurizko masa batean zizelkatutako eskultura da, egunero mendi sendoari arrokak erauzten dizkion langile baten bustoa harrotasunez erakutsiz.
  • Arrosarioko Ama Birjinaren Behatokia, Arrosario zuriko Birjinak goititutako tontor txiki batean kokatua; Macaeleko marmol zuri eta puruenean landua.
  • Konstituzioaren enparantza, Macael Hiriko enparantzarik nabarmenena da, 1980an eraikia, eta herriko erdigunean kokatzen da. Mende hasierako jauretxeak eta Udaletxe Zaharra aipagarriak dira. Erdian iturri bat dago, jatorrizko diseinu hexagonalekoa, emakumezkoaren biluziaren gorespena sinbolizatzen duena.
  • Mutikoen Gurutzea, beranduago atxikitutako gurutzen bat goian daukan koloma dotore batean datza. Oinarrian hurrengo idatzia aurki daiteke: "ESTA CRUZ HICIERON LOS MOCOS DES TUDM MAEILARO".
  • Maiatzeko Gurutzea, herriko sarreran kokatua, "Zaldiaren Oinatza" (Pisada de Caballo) izenez ezagututako inguruan. Euskarri baten gainean marmol zurizko gurutze bat sostengantzen duen koloma bat da, zeinak bere osotasunean 2'5 metro dituen. Euskarrian, antzinako gazteleraz idatzitako hurrengo esaldia irakur daiteke: "SERONES ITSMA END MAIORO NOS J.V. PARA ANCHEZ I.I.V. TISERAS. ANO DE 1.683".

Macael udalerriko jairik ospetsuenak hurrengo hauek dira:

  • San Marko(apirilaren 25a).
  • Arrosarioko Gure Andra, zaindariaren omeneko azoka eta jaiak (urriaren 7a).

Beste jai herrikoi batzuk:

  • Inauteriak (otsaila).
  • Fatimako Birjina Erromeria, El Marchal-en (maiatza).
  • Donibane (ekainaren 24a)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]