Edukira joan

Ordenagailuz lagundutako itzulpen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konputagailuz lagundutako itzulpen» orritik birbideratua)

Ordenagailuz lagundutako itzulpena (OLI) —ingelesezko CAT siglez ere ezaguna (computer-assisted translation)— pertsona batek, software baten laguntzarekin edo horretarako espezifikoki garatutako ordenagailu-programekin, beste hizkuntza bateko testu bat erreproduzitzeko prozesua da. Termino honek hainbat tresna mota edo aplikazio informatiko espezifiko hartzen ditu bere barnean, adibidez: itzulpen memoriak sortzen eta antolatzen dituztenak eta testu moduko softwareen baliabide interaktiboen editoreak, lokalizazio tresnak deituak.

Ikuspegi Orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuragarri dauden itzulpen automatikoko sistemak inongo laguntzarik gabe ez dira gai kalitate handiko itzulpenak sortzeko: gauzatzen dituzten erantzunak itzultzaile batek editatzea ezinbestekoa da, akatsak zuzentzeko eta itzulpenaren kalitatea hobetzeko. Ordenagailuz Lagundutako Itzulpenak (OLI) eskuzko edizio maila hori softwarean erantsita dauka, horrela, itzulpena itzultzailea eta ordenagailuaren arteko prozesu elkarreragilea bihurtuz.

Ordenagailuz lagundutako itzulpena (CAT, ingelesez dituen siglak), eskuzko edizio etapa manual bat du softwarean erantsita, horrek, itzulpena, hizkuntzalarien eta haien ordenagailuen arteko prozesu interaktiboa izatea eragiten du. Ordenagailuz lagundutako itzulpenak hainbat tresna biltzen dituen termino zabal eta zehaztu gabea da, sinpleena den tresnatik konplexuenera arte doana. Gehitu ditzakete: ortografia zuzentzaileak, gramatika zuzentzaileak, terminologia administratzaileak, hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, itzulpen memoriak, formatua mantentzeko tresnak, beste hainbat tresnen artean.

Ordenagailuz lagundutako itzulpenaren iturria ALPACek (ingelesez: Automatic Language Processing Advisory Committee) itzulpen automatikoari (IA) buruz 1966an egin zuen txostena izan zela esan daiteke. 1940ko hamarkadan ordenagailua agertu zenetik, askotariko korronteek ikusi dute prozesu horretan kultura desberdinen arteko komunikazio arazoa konpontzeko modua. Horri lotuta, Warren Weaver eta Claude Shannonen Memorandum on Translation izeneko lana nabarmentzen da. Hala ere, ALPACen txostenak IAn ez inbertitzea aholkatu zuen, gizakiak egindako itzulpenaren mailara ez zela inoiz iritsiko adieraziz. Horren ondorioz, berriz hasi ziren aztertzen ordenagailuek nola lagun ziezaieketen pertsonei itzulpenaren prozesuan.

Ordenagailu pertsonalen lehen modeloak garatzen ziren bitartean (gogoan izan dezagun lehenak 1960ko hamarkadan agertu zirela), ordenagailuei eman zekizkiekeen erabilera desberdinetarako disenaituriko tresnak garatzen joan ziren, nahiz eta ordenagailu pertsonal horiek une gorena 1980ko hamarkadara arte ez izan.

Horren aurretik, enpresak hainbat terminaletara konektatutako ordenagailu zentral batez baliatzen ziren lan egiteko. Garai hartan, gehienbat enpresa bereko barne-mailan funtzionatuko zuten datu-base terminologikoak sortzen hasi ziren.

1970eko hamarkadan, corpus elebidun eta eleanitz paraleloak biltzen hasi zirenean konturatu ziren itzulitako testuen barruan bazeudela etengabe errepikatzen ziren adierazpen eta termino batzuk , eta orduan agertu zen itzulpen memoriaren (IM) kontzeptua. Aurretik itzulitako hainbat termino edo esaldiren itzulpena aurkitzea ahalbidetzen zuten datu-baseak izendatzeko. Azken batean, bilaketa-motor batez hornitutako datu-base soil batean zeuden informazio-biltegiak baino ez ziren. Kontzeptu horren aitzindariak Martin Kay eta Peter Arthern ditugu.

Peter Arthernek, Komunitate Europarren Batzordearen (etorkizuneko Europar Batasuneko Kontseilua) Ingeles Itzulpen Barrutiko buruak, ordenagailua erabiltzeko beharra nabarmendu zuen, eskala handiko itzulpengintzak terminoen erabileraren koherentziaren eta uniformetasunaren inguran planteatzen zituen koherentzia arazoei irtenbide bat emateko. Gainera, eguneratutako glosario (inprimagarriak) izango zituen sistema terminologiko eleanitz bat sortzea komeni zela azpimarratu zuen, Europako Erkidegoetako lege-eta leegintza-testuetan jorratutako gaien kotazioak emandako baliokide zehatzekin. Ordenagailuaren garapenak tresna bat sortzea ahalbidetua zuen ordurako, testu-prozesatzailea, eta Artherni bururatu zitzaion itzulpen automatikoko programa bat baino onuragarriagoa izan zitekeela, bai Idazkaritza Nagusiarentzat, bai enpresa edo erakunde handientzat eta baita beste erabiltzaileentzat ere, testu-prozesadoreak osatutako sistema bat. Itzulpenak testuen bilaketaren eta berreskurapenaren bidez sortzen zituena (Arthern, 1981:317). Horretarako, proposatu zuen testu-prozesadoreak aurretik egindako itzulpen guztiak bere memorian gordetzeko gaitasuna izatea. Nolanahi ere, ez Kayek eta ez Anternek ez zuten aplikaziorik garatzea lortu; ideiak postulatu besterik ez zuten egin.

Alan Melbyren aburuz, ordea, IMen ideia Brigham Young University-ko bere ikerkuntza taldean sortu zen. Izan ere, Melbyk berak ALPS enpresa (Automated Language Processing Systems) eratu zuen talde horretako kide batzuekin batera. Horrela, 1981ean, ordenagailu pertsonaletarako merkatuko lehen OLI sistema atera zuen ALPSek, “Errepikapen Prozesadore” deitua (Repetition Processing). ALPSek honako tresna hauek eskaintzen zituen: testu-prozesadore eleaniztuna, hiztegi automatikoa, terminologiaren kontsultarako tresna bat, itzultzeko tresna elkarreragile bat eta bilatzeko eta erauzteko tresna bat.Azken hori izan zen gaur egungo itzulpen-memorien lehendabiziko bertsioa (nahiz eta itzulpen-memoria terminoa beranduago agertu). Sistemak muga handiak zituela antzeman zuten, eta 1986an ALPSek bertan behera utzi zuen sistemaren garapena.

1980ko hamarkadaren amaieran, beste zerbaitek bereganatu zuen halako sistemak garatzen ari ziren adituen arreta: testuen arteko konkordantzia elebidunak bilatzeari ekin zioten, maila desberdinetan (hitzak, esamoldeak, karaktere segidak, formatuak, etab.). Testu paraleloen lerrokatzeak baliatuz. Bilaketa horrekin jarraitu zuten 1990eko hamarkadan ere.

Hamarkada horretan zehar OLI sistema desberdinak agertu ziren, workstations ere deituak, hala nola, Tradosen Translator's Workbench, IBMren TranslationManager edo Atrilen DéjàVu. Horiek guztiek hainbat aplikazio edo tresna berri eskaini zituzten.

Laburbilduz, jarduera sektore berri bat sortu zen, hizkuntzaren industria izenez ezaguna.

Ordenagailuz lagundutako itzulpenaren tresnak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OLI sistema baten tresnak dira sistemak itzultzailearen zeregina errazteko eskura jartzen dituen erabilgarritasunak edo aplikazioak. Batzuetan, aplikazio horiek independenteki aurkitzen dira, ezein sistemaren parte izan gabe; beste batzuetan, beste tresna batzuei atxikita egon daitezke (testu-prozesadoreei, adibidez).

Hona hemen OLI tresna mota batzuk:

  • Terminologia-kudeatzaileak
  • Itzulpen memorien kudeatzaileak
  • Testu paraleloen lerrokatzaileak
  • Itzulpen proiektuen kudeatzaileak
  • Lokalizazio tresnak (beren barruan hainbat tresna dauzkaten sistemak izan ohi dira)

Itzultzaileari laguntzen dioten heinean, OLI tresnatzat har litezke, halaber, honako hauek (nahiz eta bereziki itzultzaileentzakoak ez diren ofimatika programetan ere existitzen diren):

  • Testu-prozesadoreak
  • Testu-bilatzaileak
  • Zuzentzaileak
  • Hitz kontagailuak
  • HTML editoreak

Lagundutako itzulpenaren tresnak eta itzulpen memoriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailuz lagundutako itzulpen tresna bat, edo CAT laburrago esanda, itzultzaileei itzulpenarekin laguntzeko softwarearen erabilera sartzen duen prozesua da. Denbora murriztua den kasuetan, ordenagailuz lagundutako itzulpen tresna batek, itzulpenaren denbora era nabarmenean murrizten du, itzultzaileak edukia itzuli eta epeak bete ahal izateko moduan.

Lagundutako itzulpen tresna batek, itzulpenaren unitateak (Translation Units, TU) itzulpen memoria batean gordetzen ditu (Translation Memory, TM). Zati bakoitzaren itzulpena jatorrizko testuarekin batera gordetzen da. Itzulpen prozesua errazteko lagundutako itzulpen tresnak (CAT), segmentuak era egokian aurkezten dizkio hizkuntzalariari, itzulpen sinple eta azkarragoa egin dezan.

Itzulpen memoriak, hitz gutxitan, datu baseen fitxategi bat edo fitxategi multzo batzuk dira. Software interfaze bat behar dute erabili eta eraldatzeko. Software hori Lagundutako Itzulpen Tresnaren industrian (CAT) (computer-Assisted Translation, Ordenagailuz lagundutako itzulpena) ezagutzen da eskuarki eta software programa independentea edo web orrian oinarritutako aplikazioa izan daiteke. Lagundutako Itzulpen tresnak (CAT) ez dira itzulpen automatiko jeneraleko motoreekin nahastu behar.   

Izan ere, Lagundutako Itzulpen Tresnak (CAT), itzultzaileei aurretiaz egindako itzulpen onartuak eta kalitatezkoak erabiltzeko aukera ematen die, itzulpen memorietatik errez eta azkar eskuratu daitezkeenak. Lagundutako Itzulpen Tresnek itzulpenak eratzeko bide bat eskaintzen dute; aurretiaz egindako itzulpen memorien bitartez, edo memoria berriak sortzea zuzenketen bidez edo baita atal berrien itzulpenaren bidez ere. Trusted Translationsek Lagundutako Itzulpen Tresnak erabiltzen ditu bai eta itzulpen memoriak ere; kalitatea hobetzeko eta kosteak murrizteko.

Errepikapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat funtsezko termino daude itzulpen memoriekin batera erabiltzen direnak. Ohiko terminoen artean honako hauek batzen dituzte: kointzidentzia osoak, errepikapenak, kointzidentzia partzialak eta kointzidentziarik ez. Itzultzaile batek eduki berria gehitzen duenean itzulpen memorian zenbait emaitza posible daude.

Emaitza posibleen artean “Kointzidentziarik Ez” egon daiteke, hau da, memorian ez dagoela horrekin kointziditzen duen segmenturik. Itzultzaile profesional batek esaldi hori zerotik hasita itzuli beharko luke. Beste emaitza mota bat “Kointzidentzia Totala” litzateke, hau da, %100eko aldiberekotasuna; beraz, aurreikusi daitekeenez, horrek esan nahi du, testu berri hartan esaldi edo segmentu bat dagoela jada itzulpen memorian itzulita gordeta dagoena. Kasu horretan, itzultzaileak  erabiliko duen segmentu hori itzulpen berriaren testuinguruan ondo egokitzen dela egiaztatu beharko du eta horrela izatekotan, onartu. Azkenik, “Kointzidentzia Partziala” deritzona gertatu daiteke, egoera hori itzulpen memorian gordetako segmentu baten antzeko edukia daukanean gertatzen da. Kasu guztietan itzultzaileak emaitzak  berrikusi beharko ditu egokiak direla egiaztatzeko edo aldaketak egiteko esaldia zehaztasunez itzultzeko.

Itzulpen memoriak eta terminologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpen memoriaren eta tresna terminologikoaren arteko ezberdintasuna ulertzea garrantzitsua da. Itzulpen segmentu edo unitateak itzulpen memoriak osatzen dituzte. Orokorrean, segmentuak esaldi oso baten parte diren hitz (kate edo) zatiak dira. Tresna terminologikoak, ordea, hitz kantitate txikiago baten datu basearen erabilera eskatzen du; izenak, izenondoak, aditzondoak edo, testuinguruaren arabera, era jakin batean itzuli behar diren esapide idiomatiko luzeagoak. “Katua marroia da” adierazteko, seguruenik behin itzulita izan zen segmentu bat litzateke eta itzulpen memoriaren parte izango litzatekeena. Horrekin batera, “katua” testuinguru jakin batean era zehatz batean itzuli behar den termino tekniko bezala identifikatuko duen tresna terminologiko bat erabili daiteke. Funtsean, tresna terminologikoak kalitatea eta oinarria hobetzen laguntzen dute eta ez dira kostuak murrizteko erabiltzen.

Horrez gain, itzulpen prozesua bizkortu dezakete, orokorrean ikerketa eskatuko luketen terminoek, aurretiaz itzulitako termino multzo baten erreferentzia eskaintzen baitute. Nahiz eta era askotako itzulpen tresnak diren, maiz, batera erabiltzen dira hala-nolako itzulpen proiektu baten kalitate maila orokorra hobetzeko.

Ordenagailuz lagundutako itzulpen sistemen estrategia nagusi eta orokorra honetan datza: itzulpen-memorietarako sarbidea eskaintzean, itzulpen horiek berriro erabili ahal izateko. Alde batetik, pertsona batek itzulitako eta zuzendutako elementuak berrerabiltzen dira eta, bestetik, logika lausoaren teknikaren bitartez, kointzidentzia aldagarriaren indize batez itzulitako elementuak berreskuratzen dira. Eskuarki, halaber, sistema hauek terminologia kudeatzaile bat izan ohi dute, beste mota bateko baliabide linguistikoak kudeatzeko balio duena: hiztegiak. Horregatik, tresna hauek baliabide linguistikoen kudeatzailetzat har daitezke, hainbat proiektutarako edo bere sorrera-ingurunetik kanpo dauden bestelako tresna batzuetarako berrerabil baitaitezke. Tresna hauek itzulpen memorien, hiztegi terminologikoen eta antzeko beste baliabide linguistikoen biltegiratzea, nabigazioa, erauzketa eta sorkuntza ahalbidetzen duten sistemak dira. Ordenagailuz lagundutako itzulpen sistemek bizitako goraldiaren ondoren, nolabaiteko desilusioa etorri zen, itzulpen automatikoaren planteamendu handinahienak tolesgabeegiak izan baitziren eta lorpenak ez baitziren izan hasiera batean esperotakoak bezain handiak. Etsipen horretatik abiatuta, eta eremu profesionalean halako sistemak ezartzeko proposamenek izan zuten erantzun makalaren ondorioz, zeregin mekanikoak automatizatzera bideratutako software tresnak garatu ziren, inplikazio kognitiboko goi mailako zereginak automatizatzeko asmoa nolabait aztertuta. Ordenagailuz lagundutako itzulpen sistemek primeran funtzionatzen dute oso testu errepikakorrekin, eskuliburu teknikoekin, adibidez, eta berrikusteak, zuzenketak eta aldaketa txikiak egiteko ere erabilgarriak dira.

OLI tresnek itzulpen lanak egiten laguntzen diote itzultzaileari, bere produktibitatea optimizatzen. Gainera, hainbat lan aurrezten dizkio, besteak beste maketazioa, eduki-erauzketa edo terminologiaren koherentea egiaztapena.

Itzultzaile automatikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzultzaile mota hauek EZ dira OLI tresnatzat hartzen. Testuaren interrelazio sintaktiko eta semantikoekin lan egiten dute, baina ez du testuingurua kontutan hartzen, eta produkzio-kostu altua dute. Bi hizkuntza berdintsurekin lan egiteko baliagarriak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Arthern, Peter (1981). «Aids unlimited: the scope for machine aids in a large organization[Betiko hautsitako esteka]». ASLIB Proceedings 33 (7/8).

  • (Ingelesez) «A Translation Automation Timeline». TAUS.
  • (Gaztelaniaz) Abaitua, Joseba (1995). «Prólogo a la edición española», in Introducción a la traducción automática, Hutchins, W. J. eta Sommers, H. L. Madrid: Visor.
  • (Ingelesez) Arthern, Peter (1981). «Aids unlimited: the scope for machine aids in a large organization». ASLIB Proceedings 33 (7/8).
  • (Gaztelaniaz) Cámara de la Fuente, Lidia. 2001. «El papel de las herramientas TAO en la documentación técnica multilingüe». Tradumática 0. [Online] [1]
  • (Gaztelaniaz) Fernández-Rodríguez, Mònica (2010). «Evolución de la traducción asistida por ordenador. De las herramientas de apoyo a las memorias de traducción». Sendebar 21.
  • (Gaztelaniaz) Gómez, Josu. 2001. «Una guía al TMX». Tradumática 0. [Online] [2]
  • (Ingelesez) Jaworski, Rafal (2013). «Anubis - speeding up Computer-Aided Translation». Computational Linguistics – Applications, Studies in Computational Intelligence 458.
  • (Gaztelaniaz) Moré López, Joaquim eta Oliver González, Antoni / Coordinador Climent Roca, Salvador. 2004. Traducción asistida por ordenador: programas y recursos libres y gratuitos: material bilingüe. Bartzelona: Planeta UOC.
  • (Ingelesez) Rinsche, Adrianne (1997). «Translation Technology: The State of the Art» in Localization Resources Centre. Yearbook 1997. Dublin: Localization Resources Centre
  • (Katalanez) Sánchez-Gijón, Pilar (2001). «Catàleg de sistemes de memòries de traducció». Tradumática 0. [Online] [3]
  • (Ingelesez) Somers, Harold (2003). Computer and Translation: A Translator's Guide. John Benjamins Publishing. 351. orr. ISBN 9027296693, 9789027296696.
  • (Ingelesez) Strandvik, I. (2001). «Las memorias de traducción en la Comisión Europea». Tradumática 0. [online] [4]
  • (Ingelesez) Weaver, Warren (1949). Translation.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]