Ken Salazar
Kenneth Lee "Ken" Salazar (Alamosa, Colorado, 1955eko martxoaren 2a) estatubatuar politikaria da, 2009 eta 2013 artean Estatu Batuetako Barne idazkaria, Obamaren Administrazioan. Alderdi Demokratikoko kidea, Salazar Coloradoko Estatuko senataria izan zen 2005 eta 2009 artean. Mel Martínez errepublikanoarekin batera, 1977tik lehen senatari hispanoetako bat izan zen [1] Senatari hautatu aurretik, Salazar Coloradoko fiskal nagusia zen.
Barne Idazkari gisa, Salazar Estatu Batuetako baliabide naturalak ez ezik parke nazionalen administrazioa eta gobernu federalak komunitate indigenekin zituen harremanak ere kudeatzeaz arduratu zen. [2] 2012an, Shell petrolio konpainiari Artikoan ustiatzeko baimenak emateko erabakiak hainbat ingurumen-erakunderen aldarria piztu zuen, [3] meatzaritza eta nekazaritzako negozioen sektorearekin lotura estuak zituela leporatu ziotelarik. [2]
2013 hasieran, Obamaren bigarren presidentetzarako agintaldia hasi ondoren, Salazarrek Barne idazkari izateari utzi zion, eta Sally Jewellek ordezkatu zuen. Horren ostean, Washingtoneko lobby-enpresa nagusietako batean postu bat okupatu zuen. [2] 2016ko abuztuaren 16an, Salazar Hillary Clintonen trantsizio taldeko buru izendatu zuten, azken hori presidente hautatuko balitz.[4]
2021eko ekainean, Estatu Batuetako Mexikon enbaxadore izendatu zuen Joe Biden administrazioak. [5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hispanos en EE.UU. - Huellas de la Historia. .
- ↑ a b c Ken Salazar, el hispano que lidera el equipo de transición de Hillary Clinton hacia la Casa Blanca. .
- ↑ Ambientalistas en campaña contra perforación del Ártico | IPS Agencia de Noticias. .
- ↑ Ken Salazar, el hispano que facilitaría la llegada de Hillary a la Casa Blanca. .
- ↑ Biden propone a Ken Salazar como embajador de EU en México. .