Edukira joan

Karl Münchinger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl Münchinger

(1968)
Bizitza
JaiotzaStuttgart1915eko maiatzaren 29a
Herrialdea Alemania
HeriotzaStuttgart1990eko martxoaren 13a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaDillmann-Gymnasium Stuttgart (en) Itzuli
Karls-Gymnasium Stuttgart (en) Itzuli
State University of Music and Performing Arts Stuttgart (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Musika instrumentuaorganoa

IMDB: nm1567796 Musicbrainz: e2740c56-3109-451f-96c7-95583d3b8669 Discogs: 844416 Allmusic: mn0000363956 Edit the value on Wikidata

Karl Münchinger (Stuttgart, 1915eko maiatzaren 29a1990eko martxoaren 13a) alemaniar orkestra-zuzendaria izan zen. Jaioterriko musika-eskolan egin zituen ikasketak, eta orkestra-zuzendaritza landu zuen Carl Leonhardtekin. Konposizioa ere ikasi zuen. Stuttgarteko organista eta abesbatzako zuzendari izan zen 1937-1941 urteen artean.

Gerra amaitu zenean Stuttgarteko Ganbera Orkestra sortu zuen, eta lehenengo kontzertua 1945ean eman zuen; Bachen eredua eta barrokoko musikagileena hartu zuen. Parisen, 1949an aurkeztu zen lehenengo aldiz eta arrakasta izugarria lortu zuen. 1951n, Brandeburgoko kontzertuak grabatu zituen eta ospetsu egin zuten mundu osoan. Bira ugari egin zituen Europan barrena. 1957. urteaz geroztik, errepertorioa musikagile klasikoetara zabaldu zuen (Haydn eta Mozart). 1966an orkestra berri bat sortu zuen, Stuttgarteko Orkestra Filarmoniko Klasikoa; berrogeita bost lagunek osatzen zuten taldea, eta XVIII. mendearen bukaerako eta XIX. mendearen hasierako musika landu zuen batez ere. Bestalde, munduko orkestra handienek gonbidatu zuten (Vienako Orkestra Filarmonikoa, Parisko Orkestra, Suitzako Orkestra). 1979an Colmarreko jaialdia sortu zuen. 1987an, itsutasunak jota, Stuttgarteko Ganbera Orkestraren zuzendaritza utzi zuen bost mila kontzertutik gora eman ondoren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]