Juan Gómez de Lecube
Juan Gómez de Lecube | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Ribadeo, 1902ko maiatzaren 12a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Bartzelona, 1966ko maiatzaren 1a (63 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: anemia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria, espioia, futbol entrenatzailea eta funtzionarioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
Juan Domingo Balbino Gómez de Lecube (Ribadeo, Lugo, 1902ko maiatzaren 12a - Bartzelona, Katalunia, 1966ko maiatzaren 1a) Celta de Vigo eta Atlético de Madrid taldeetako futbolari profesionala izan zen. Jose Antonio Agirre zuen lehengusu eta nazien espioi izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1902ko maiatzaren 12an, Ribadeon (Lugo), Juan Gómez de Lecube jaio zen. Beste iturri batzuek diote 1906an jaio zela Sestaon. Euskal Herrian eman zuen haurtzaroa; Jose Antonio Agirre zuen lehengusu, gero lehendakari izango zena, eta, amaren aldetik umezurtza izanik, haren ondoan hazi zen. Anaia nagusia Luis Valentin ere ezaguna izango zen Hego Amerikan kontrabandista gisa; Herrena esaten zioten[1].
Futbolari profesional
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbolari profesionala izan zen, ezker hegalean jokatzen zuen eta bere garaiko jokalaririk azkarrenetakoa izan zen kokapen horretan. Celta de Vigo eta Atlético de Madrid taldeetan jokatu zuen, besteak beste, 1920ko hamarkadan. Futbola utzita, Kataluniara joan zen familiarekin eta Ogasunean hasi zen lanean; diru sarrerak osatzeko, merkatu beltzean eta bitartekari gisa ere aritu zen[1].
Nazien espioi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baina nazioarteko erakundeen interesa 1940ko hamarkadaren hasieran piztu zuen, alemaniarrentzat espioi lanak egiteagatik. Londresko artxibo nazionaleko hari buruzko espedientea ikertu du Sapiens aldizkariak azken alean, Lecuberen nondik norakoak jasotzeko[1].
MI6aren txostenen arabera, naziek 1941eko urrian errekrutatu eta 1942ko maiatza bitartean trebatu zuten. Ekainaren lehenean ontziratu zen Bartzelonan, Panamara bidean, baina ekainaren 17an Trinidaden britainiarrek atxilotu zuten. Alemaniaren zenbait mezu atzeman zituzten bidean eta hilabeteak zeramatzaten Lekuberen atzetik. Alemaniarren zerbitzura Atlantikoa zeharkatu zuen agenterik garrantzitsuenetakoa eta arriskutsuenetakoa zen haientzat. Tinta ikusezina egiteko materiala eta Abwehr Alemaniako inteligentzia zerbitzuko beste agente batzuen izenak eta helbideak zeramatzan atxilotu zutenean[1].
Churchillen kabineteko Barne ministro Herbert Morrisonen aginduz, Erresuma Batura eraman eta 020 esparruan sartu zuten 1942ko urriaren 4an. Britainiarren galdeketa gogorrak alferrikakoak izan ziren. Squealer (salatari) izeneko plan berezi bat ere jarri zuten martxan, beste agente bat amu gisa erabiliz[1].
Lecubek behin eta berriro askatzeko eskatu zien Espainiako enbaxadoreari eta Ingalaterrako Barne ministroari, eta jasotako tratu kaskarra salatu zuen. Baina harengandik ez zuten batere informaziorik lortu. “Lekube gerra guztian izan dugun presorik zailena eta problematikoena izan da. Aitorpena lortzeko ahalegin guztietan porrot egin dugu”, zioen 1945eko abuztuaren 10eko txosten batek. Gerra amaituta zegoen eta Espainiara deportatu zuten[1].
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entrenatzaile titulua aterata, Lleida nahiz Condal taldeak entrenatu zituen bere azken urteetan. 1966ko maiatzaren 1an hil zen Bartzelonan[2].