Iskander Mirza
Iskander Ali Mirza (Murshidabad, 1899ko azaroaren 13a - Londres, 1969ko azaroaren 13a) pakistandar militar, funtzionario eta politikaria izan zen. Pakistango lehendabiziko presidentea izan zen 1956tik 1958ra.
Bombayko Unibertsitatean eta Sandhursteko Ikastetxe Militarrean hezi zen, eta Indiako Britainiar Armadan denboraldi labur bat eman ondoren, funtzionarioetan sartu zen.
1947an Pakistaren independentzia gertatu zenean, Defentsa Idazkari izendatu zuten. Pakistanen ahaleginak gainbegiratu zituen 1947ko India-Pakistan Gerran eta Balutxistanen porrot egindako sezesioa 1948an. 1952an Ekialdeko Bengala probintziako gobernadore izendatu zuten eta 1955ean Barne ministro.
1955ean Malik Ghulam ordezkatu zuen Pakistango gobernadore orokor karguan eta 1956an Pakistango lehenbiziko presidente bihurtu zen konstituzio errepublikar berria onartu ondoren. Konstituzioaren aurka esku hartu zuen gobernuan, eta lau lehen ministro kargutik kendu zituen bi urtean. 1958an lege martziala ezarri zuen Ayub Khanen laguntzarekin eta handik gutxira Khani aurre egin eta kargutik kendu zuten.