Şamaxı FK
Ezizena(k) | Bankirlər ("bankariak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 2004 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Inter Arena edukiera: 8.152 lagun inaugurazioa: 2001 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Azerbaijango Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 2. mailan, 1.a (igo da) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Şamaxı FK (izen osoa Şamaxı Futbol Klubu) aurrez Inter Baku PIK (izen osoa İnter Bakı Peşəkar İdman Klubu) eta Keşlə FK (izen osoa Keşlə Futbol Klubu) Azerbaijango futbol taldea da, Baku hiriburukoa. Klub berria izan arren dagoeneko 2 aldiz irabazi du Azerbaijango futbol liga.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo taldea 2004an sortu bazen ere 1997tik ari zen jokatzen Khazar University izenarekin. Herrialdeko lehen unibertsitate poribatua da. 1999an lortu zuen lehen mailara igotzea eta 2004an hirugarren ere egin zuen.
2004an Inter Baku PIK eratu zen eta Khazar University-ren tokia hartu zuen. Lehenengo denboraldian Kopako finalera iritsi zen baina FK Baku-k luzapenean sarturiko golaren erruz sari gabe gelditu zen. Dagoeneko lau final jokatu ditu eta ez du titulurik lortu. Azkenengoa 2011 urtean izan zen eta penaltietan galdu zuen. Ligan hobeto joan zaizkio gauzak eta dagoeneko bi aldiz izan da txapelduna, 2008 eta 2010ean.
2017an izena aldatu zuen eta Keşla FK bihurtu zen. Izen berriarekin 2018an lortu du aurreneko titulua, Kopa hain zuzen ere.
2022an Şamaxı FK izena hartu zuen. Urte hartan maila galdu zuen eta hurrengo urtean berriz igo zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azerbaijanen: 3
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azerbaijango liga:
- Txapelduna (2): 2008, 2010.
- Bigarrena (3): 2009, 2014, 2015.
- Azerbaijango kopa
- Txapelduna (2): 2018, 2021.
- Finalista (4): 2005, 2008, 2009, 2011.
Euskal taldeen aurkako partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inter Bakuk kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2015-16 | UEFA Europa League | 3. itzulia | Athletic Inter Baku |
2-0 0-0 |
Inter Baku Athletic |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Azerbaijaneraz)(Errusieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala