Gurdwara
Itxura
Gurdwara, sikh erlijioko jarraitzaileen gurtza tokia da. Gurdwara bakoitzak, Adi Granth liburuaren kopia bat du, eta gurtzarako elkargune bezala balio du, baita errezitazioa, kantua eta idazteun sakratuaren argipenerako ere.
Eraikin hauetan, erantsita, amankomuneko sukalde bat eta, batzuetan, eskola bat dute. Etxe pribatuetan, gela bat uzten da bereziki gurtzarako, hau ere gurdwara deitzen delarik. Sarri, sikhen guruen bizitzarekin lotura duten gurdwaratara erromesaldiak egiten dira, bereziki Urrezko Tenplura.
Espainian, Bartzelona, Madril edo Palma de Mallorca moduko hirietan, zenbait gurdwara daude, non, igandero, sikhismoaren jarraitzaileak biltzen diren.