Gilen I.a Orange-Nassaukoa
Gilen I.a Orange-Nassaukoa (Dillenburg, 1533ko apirilaren 24a - Delft, 1584ko uztailaren 10a), Gilen Isila (nederlanderaz: Willem de Zwijger) eta Gilen Orangekoa (nederlanderaz: Willem van Oranje) ere deitua, Orangeko printzea eta Nassauko kondea, Espainiar Inperioaren aurka Herbeheretan piztu zen matxinadaren buru nagusia izan zen. Errebolta horrek Probintzia Batuen independentzia ekarri zuen (1648) eta Laurogei Urteko Gerrari hasiera eman zion.
Noble aberatsa zen. Hasieran Habsburgo etxea zerbitzatu zuen eta Margarita Parmakoa, Espainiar Herbehereetako gobernadorearen gorteko kidea izan zen. Baina botere politikoaren zentralizazioak eta espainiarren aldetik herbeheretar protestanteek jasaten zuten jazarpenak nahigabetu zuten eta Espainiar Inperioaren aurkako erreboltarekin bat egin zuen. 1580an Filipe II.ak legetik kanpokotzat jo zuen eta lau urte geroago Balthazar Gérardek hil zuen Delften.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen I.a Orange-Nassaukoa ![]() |
- Gilen Orange-Nassaukoa Euskadi.net