Edukira joan

Georgismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry George .

Georgismoa, bere teorikorik ezagunena den Henry Georgegatik izendatua, edo geoismoa, batzuetan geonomiarekin ( zientzia batekin) nahasten da. Historikoki zerga bakarreko mugimendua bezala ezagutzen da, gizabanakoak sortutakoaren jabe direla defendatzen duen filosofia politikoa eta ideologia ekonomikoa da. Sortutakoaz gain, naturak ematen duen guztia, batez ere lurra, gizateria guztiari dagokio berdin. Politikoki, jabetza pribatuarekiko ( ondasunak eta errentak ) errespetu sakona bermatuz, ondasun naturalak (fisikoak eta sortu gabekoak) erabiltzearen gaineko zerga bakarra kobratzen duen sistema bat ezarri nahi du, ondasunen merkatu-balioaren arabera kalkulatua. Georgismoaren barruan, ateratako diru-sarrerei zer erabilera ematen zaien arabera, desberdintasunak daude, eta hauek izan daitezke nagusiki: a) Estatuko aurrekontu publikoetarako, beste zerga batzuen ordez, edo b) herritarrentzako errenta motaren bat, herritarrek zehaztutatko erabileraren araberakoa.

Azpimarratzekoa da georgismoak ondasunaren balioaren gaineko zerga bakarra proposatzen duela, eta ez ondasunen produktibitatearen gaineko zergak. Izan ere, azken hau ekonomia suntsitzaile izateaz gain oparotasuna kriminalizatzen du. Georgismoak ez du proposatzen funts guztiak ongizate publikoaz arduratzen diren zerbitzuetara bideratzea edo ez behintzat derrigorrez, izan ere horrek burokrazia areagotzeaz gain, funtsen onuradunei horiek egoki ikusten duten moduan kudeatzeko askatasuna kentzen diela defendatuko baitute. Gainera, programa honek gainerako zerga guztiak kentzea barne hartzen du. [erreferentzia behar]

Denek lan egiten dute lur hutsak izan ezik.

3.600 dolar ordaindu nituen lur zati honengatik eta eutsi egingo diot 6.000 dolar eskuratu arte. Onura landu gabeko hazkundea da, komunitate honen presentziak eta bertako jendearen proiektuak ahalbidetzen duena. Irabazia izango dut irabazi gabe.

Erremediorako, irakurri Henry George .
Rockford-en (Illinois) higiezinen espekulazioaren aurkako 1914ko kartela.

Georgistek defendatzen dute lurretik bildutako errenta ekonomiko osoa (hau da, irabazi gabeko diru-sarrerak) irrati-difusio espektroa, mineral-erauzketa, komertzializatu daitezkeen emisio-baimenak, arrantza-kuotak, aireko korridoreen erabilera, espazio-orbitak, etab., eta monopolio naturalen irabazi estrak, lehenik komunitatera joan behar direla jabeengana baino, eta beste zerga edo ekonomia araudirik aplikatu beharra ukatzen dute. Praktikan horrek lurraren balioaren gaineko zerga altua dakar, nahiz eta lurren alokairuen prezioetan aldaketarik ez izan beste zerga eta araudi batzuk ezabatzearen ondorio, Adam Smith -ek The Wealth of the nations- en hasieran azaldutako arrazoiengatik. [1] «Zerga bakarra» ezarrita, Estatuak beste edozein errenta, ondare edo transakzio zergapetzea saihestu dezake eta saihestu beharko luke.

Henry George liberalismoaren eta laissez-faire-aren tradizio klasikoaren jarraitzailetzat zuen bere burua Smith, Ricardo eta Mill tarteko. Gainera, beste punto batzuetan Thomas Paine ( Nekazaritzako Justiziaren ospea ), Benjamin Franklin, William Penn, Herbert Spencer eta Physiocrats bezalako aurrekariak zituen kontutan . Tradizio hau aldarrikapen sozialistekin bateragarri bilakatzen saiatu zen, batez ere ez zentralistekin.

« [...]lo que he hecho en este libro [...] es unir la verdad percibida por la escuela de Smith y Ricardo, a la verdad percibida por Proudhon y Lasalle; demostrar que el laissez-faire (en su sentido auténtico y completo) abre el camino a la realización de los nobles sueños del socialismo; identificar la ley social con la ley moral, y rechazar ideas que ensombrecen las mentes de algunos para las percepciones grandes y elevadas. »
Henry George, Progreso y miseria
« El laissez faire, en la verdadera plenitud de su significado, flanquea el camino a la realización del noble sueño del socialismo; identificar la ley social con la ley moral y reprobar ideas que en muchos pensamientos oscurecen grandes y elevadas percepciones. »
Henry George, Progreso y miseria

Jabetza pribatuari buruzko ideia georgistak, ekonomialari klasikoenak bezala, Britainia Handiko lege naturalaren tradiziotik eratorritakoak izango dira, batez ere John Locke -tik. Jabetza -eskubidea "eskubide natural sakratua" zen, berezkoa eta alienaezina. Jabetza pribatua lanaren arabera justifikatua egotea osatugabea zegoen interpretazio bat zela uste zuten, izan ere lege naturalaren tradizioak berak irakasten baitu lurra eta baliabide naturalak gizateria guztiari komunean eman zitzaizkiola.

Teoria ekonomiko arruntak aitortzen du lurraren balioaren gaineko zerga oso eraginkorra izango litzatekeela. [2] 1976ko Nobel saridun den Milton Friedman bezalako ekonomialari modernoek adostu zuten, Henry George-k proposatutako lurraren gaineko zerga potentzialki onuragarria dela; beste zergek ez bezala, lur-zergek ez baitiote ekonomiari gehiegizko zamarik ezartzen, eta, beraz, hazkunde ekonomiko azkarragoa sustatzen dute.

Lurra gizateriaren jabetza komun gisa irudikatzen duen ideiak oihartzun handia izan du garai modernoetako ekologisten-gan, eta batzuek zerga erreforma ekologikoaren ideia ( ekozergak ) bultzatu dute aginte eta kontrolaren erregulazioaren ordezko gisa. Honek lurzoruaren eta baliabide naturalen erabileraren gaineko zergak barne hartuko lituzke, kutsadura-tasak edo zerga handiak barne.

Georgismoa erakunde parte -hartzaileak sortzen saiatzen da, jarraibide malguak sustatzen dituen aholkularitza tekniko - profesionalaren gidaritzapean. Aholkulari hauek federatuak izan ohi dira, tokiko egoeren aniztasuna kontuan hartzen dutenak bizikidetza -arauak egituratzeko orduan, zerga bakarraren bitartez lortutako baliabideak erabiltzearen inguruan. Beti ere inplikatutako alderdien artean ahalik eta adostasun handiena bilatzeaz arduratukoa da. Ez du bilatzen plangintza formal, zurrun eta fiskal bat, baizik eta askatasun indibidualak eta merkataritza librea sustatzea aukera- berdintasunarekin batera.

Sinonimoak eta aldaerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran korronte hau sustatuko zuten talde gehienek beren burua zergadun bakarrak (Single Taxers) bezala deskribatu zuten. Georgek hau onartu zuen bere helburu politikoen zirkulazioaren deskribapen zehatz gisa. Zerga guztiak lurraren balioaren gaineko zergagatik ordezkatzea izan ere. Aro modernoan, badaude Henry George-k inspiratutako taldeak, ekologia edo ekonomia monetarioari garrantzia gehiago eskainiz.

Gaur egungo mundua ekonomikoki konplexuagoa izanik, aldaketa azkar eta sakon baten bitartez lurraren balioaren gaineko zergaren aplikazioa politikoki sustatzea zaila izango da. Hori dela eta, "georgista" terminoa modan jarri da, bidegabekoak eta ekonomikoki suntsitzaileak diren zergak progresiboki ordezkatzea barnebiltzen duen termino orokorragoa bilakatuz. Zerga hauek progresiboki lurraren balioa sortzen duen publikoaren onurarako izango den lurraren gaineko zergak ordezkatuko ditu.[erreferentzia behar]

Geoismoa edo georgismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georgismoa da ideia honen izenik ezagunena, ia lurzoruaren "zerga bakarra"-ren sinonimo bihurtuz, baina ez da teknikoki egokiena termino generiko bat erabiltzea hobe litzatekeelako. [3] "Georgista" ez da guztiz etiketa egokia izango, Henry George gutxi ezagutzen baita gaur egun, eta printzipioa bera baino lehenagokoa da.

« Hubo una escuela de economistas que percibió con claridad lo que es evidente para las percepciones naturales del hombre cuando no están influidas por la costumbre: que la renta de la propiedad común, la tierra, se ha de adjudicar al servicio de la colectividad. Los economistas franceses del último siglo, con Quesnay y Turgot al frente, propusieron exactamente lo que yo propongo: que todos los impuestos fuesen suprimidos, salvo uno sobre el valor de la tierra [...] Vieron la relación fundamental entre la tierra y el trabajo, que desde entonces se ha perdido de vista, y [...] llegaron a la verdad práctica, aunque tal vez por un razonamiento defectuosamente expresado. »
Henry George

Horregatik "geoismo" terminoa ere erabiltzen da, [4] "Geo" esanahi anbiguoa dela tarteko. “Lurra partekatu”, “geoismoa”, “geonomia” eta “geolibertarismoa” edo “geoanarkismoa”. Termino hauek enfasi ezberdina islatzen dute, batzuetan, lurraren gaineko errenta gastatu behar den eran jarriko du enfasia, (herritarren alokairua edo, besterik gabe, beste zerga batzuen ordezkoak izatea). Desberditasunak tartean, denak datoz bat lurraren errenta bere onuradun pribatuengandik berreskuratu behar dela.

Georgista eta jarraitzaile ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat pertsonaia daude bere ibilbidearen uneren batean ideia georgistak defendatu dituztenak, nahiz eta kasu batzuetan esplizituki hala adierazi gabe. Hauek izan dira: Herbert Spencer, [5] Leo Tolstoi, [6] Sun Yat Sen, [7] Helen Keller, Matt Bellamy, Winston Churchill, [8] Clarence Darrow, [9] Albert Einstein, Silvio Gesell, Aldous Huxley, Blas Infante, [10] Joaquín Costa, Baldomero Argente, Julio Senador Gómez, Mumia Abu-Jamal, [11] Henry Ford, [12] Albert Jay Nock, David Lloyd George, [13] Mark Twain, [14] William Morris, besteak beste.

2004ko Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeetan, Ralph Nader Alderdi Berdeko hautagaiak Henry George aipatu zuen bere plataformaren parte gisa. Danimarkan, ideal georgistetan oinarritutako Danimarkako Justiziaren Alderdia dago, 1950eko hamarkadan gobernuko koalizio batean egon dena eta behin Europako Parlamentuan, 1970eko hamarkadan.

Britainia Handian 1909an, garai hartako gobernu liberalak bere ideiak ezartzen saiatu zen Herriaren Aurrekontu izenekoaren barruan. Kritikoek diotenez, horrek krisi konstituzionala eragin zuen eta zeharka Lorden Ganberaren erreforma eragin zuen. Georgeren ideiak Australian, Hong Kongen, Singapurren, Hegoafrikan, Hego Korean eta Taiwanen ere hartu izan dira neurri batean. Herrialde horietan, gobernuek oraindik lurren balioaren gaineko zergaren bat ateratzen dute, salbuespenak egon arren. [15]

Hong Kong da agian lur-balio handiko zergaren ezarpen arrakastatsuaren egungo adibiderik onena. Hong Kongeko Gobernuak diru-sarreren %35 baino gehiago sortzen ditu lur-zergetatik. [16] Hori dela eta, gainerako zergak baxu edo inexistentzian mantendu ditzazkete, eta hala ere aurrekontu-superabita eskuratuz. Hala ere, azpimarratzen da Hong Kongeko Gobernuak monopolio sendoa mantentzen duela sarbide elitista duten lurretan, enpresa handien aldeko lur- eskasia artifiziala sortuz, [17] zeina Henry Georgeren berdintasun-asmoen aurka joango den.

Dauden zerga-bakarreko komunitateak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Libro V, Capítulo 2, Artículo I: Impuestos sobre la renta de casas:
    « Los alquileres de tierra todavía son un tema más adecuado de los impuestos que el alquiler de viviendas. Un impuesto a las rentas del suelo no aumentar los alquileres de viviendas. Se caería por completo a la propietaria del terreno de alquiler, que actúa siempre como un monopolista, y se cobra la mayor renta que puede ser recibido por el uso de su terreno. Más o menos se puede para que de acuerdo con los competidores resultan ser más rico o más pobre, o puede darse el lujo de satisfacer su fantasía de un lugar determinado de terreno en mayor o menor gasto. En todos los países el mayor número de competidores es rica en la capital, y es allí en consecuencia que el mayor motivo de los alquileres son siempre para ser encontrado. A medida que la riqueza de los competidores a no aumentar el respeto de un impuesto a los alquileres del suelo, que probablemente no estarían dispuestos a pagar más por el uso de la tierra. Si el fiscal iba a ser adelantados por el habitante, o por el propietario del terreno, serán de poca importancia. Cuanto más el habitante se vio obligado a pagar el impuesto, menos se inclina a pagar por el terreno, a fin de que el último pago del impuesto recaería totalmente sobre el propietario del terreno de alquiler. »
  2. Land Value Taxation: An Applied Analysis, William J. McCluskey, Riël C. D. Franzsen
  3. Smith, Jefferey. Georgist Journal. No. 47. p. 7
  4. Foldvary, Fred E. Geoism and Libertarianism. The Progress Report.
  5. Social Statics, Part 2 Chapter 9: The Right to the Use of the Earth
  6. .Article on Tolstoy, Proudhon and George. Count Tolstoy once said of George, "People do not argue with the teaching of George, they simply do not know it".
  7. Spence, Alan (1993), Sun Yat Sen -- Revolutionary Land Reformer, Land & Liberty, July-August 1993
  8. Winston Churchill: Land Price as a Cause of Poverty
  9. Transcript of a speech by Darrow on taxation
  10. Arcas Cubero, Fernando: «El movimiento georgista y los orígenes del Andalucismo»: análisis del periódico El impuesto único (1911-1923). Málaga: Editorial Confederación Española de Cajas de Ahorros, 1980. ISBN 84-500-3784-0
  11. Justice for Mumia Abu-Jamal
  12. Transcript of 1942 interview with Henry Ford in which he says, "The time will come when not an inch of the soil, not a single crop, not even weeds, will be wasted. Then every American family can have a piece of land. We ought to tax all idle land the way Henry George said — tax it heavily, so that its owners would have to make it productive".
  13. People's Budget, plataforma política inglesa
  14. Archimedes, an article originally bylined "Twark Main"
  15. Gaffney, M. Mason. Henry George 100 Years Later. Association for Georgist Studies Board.
  16. «'Land Tax' and high land prices in Hong Kong» Policy Papers (Hong Kong Democratic Foundation).
  17. Vines, Stephen. (3 de diciembre de 2013). «Try fighting HK’s big monopolies in so-called free market» China Daily Asia.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]