George Grosz
Itxura
George Grosz —benetako izena: Georg Ehrenfried Groß— (Berlin, Alemania, 1893ko uztailaren 26a - Mendebaldeko Berlin, 1959ko uztailaren 6a) margolaria izan zen. Lehen Mundu Gerraren ondoren militarismoaren eta burgesiaren kontra egin zituen karikaturek egin zuten ezaguna. Ikuspegiak eta erretratuak egin zituen gehienbat (Oskar Panizza poetaren hiletak, 1918). A Little Yes and a Long No autobiografia argitaratu zuen (1946).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Grosz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.