Edukira joan

Gaua (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaua (filma)
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Ekoizpen lekuaEuskal Herria
Ezaugarriak
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Paul Urkijo
Ekoizpena
EkoizleaAnder Barinaga-Rementeria
Xabier Berzosa
Ander Sagardoy


Ekoizle eragileaIrusoin


Gaua Paul Urkijo arabar zinema zuzendariaren euskal film fantastikoa izango da. Zuzendariaren hirugarren film luzea izango da Errementariren eta Iratiren ondoren.[1]

Irusoin, Ikusgarri Films, Gaua AIE eta Vilaüt Films enpresen artean ekoitzitako lana izango da. Babesleak: ETB, TVE, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala.[2]

Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin-ehiza betean, Kattalinek atzean utziko du baserria gauaren erdian, senarrarengandik ihesi. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia sentitzen hasiko da. Bere bidean hiru emakume maitagarrirekin egingo du topo eta, arropa garbitzen duten bitartean, herriko beldur eta esamesen ipuinak kontatuko dizkiote elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.[3]

Filma 2025. urtearen hasieran grabatuko da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Paul Urkijok urte hasieran ekingo dio "Gaua", bere hirugarren luzea, filmatzeari» EITB 2024-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
  2. «'Irati' filma Primeran plataformara iritsi da» Berria 2024-10-08 (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
  3. Erredakzioa. (2024-10-07). «‘Gaua’ proiektu berriaren berri eman du Paul Urkijok» Zinea (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.