Edukira joan

Frantziar Inperio Koloniala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako Inperioa» orritik birbideratua)
Lehen Frantziar Inperio Koloniala urdin argiz eta Bigarren Frantziar Inperio Koloniala urdin ilunez

Frantziar Inperio Koloniala bi garaitan banatzen da, Frantziako Iraultza eta Napoleonen aroa inflexio puntutzat hartuz, urte hauetan lehen garaiko lurralde gehienak galdu baitzituen:

Lehen Inperio Koloniala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Inperio Koloniala Frantziako monarkiak eginikoa da. Lehen saiakerak Brasilen (1555) eta Floridan ezartzeko, batez ere higanotek egindakoak, ez zuten arrakastarik izan, espainiarrek eta portugaldarrek eragotzi zietelako. Horrela, egiazko inperioa 1605eko uztailaren 27an hasi zen, Port Royal eraikiarazi zutenean (Kanadako oraingo Eskozia Berria probintzian). 1608an Samuel de Champlain esploratzaileak Quebec Hiria sortu zuen, Frantzia Berriko kolonia, larruaren merkataritza oinarritzeko. Gutxinaka lur gehiako kolonizatzen joan zen, batez ere Ipar Amerikako eskualde batzuek, Antilletako uharte batzuek eta Indiako itsasportu batzuek osatzen zuten.

Frantziak Misisipi ibaiaren ezkerraldea 1713an galdu zuten Utrechteko Ituna izenpetzean. Geroago, eskuinaldea eta Kanada 1763ko Parisko Ituna izenpetzean. 1803an, Napoleonek Luisiana saldu zien Estatu Batuei, Europako gerrak oradindu ahal izateko. Horrela, Ipar Amerika ia guztiz anglofonoa geratu zen eta Frantziak uharte eta itsasportu batzuk baino ez zituen gorde.

Bigarren Inperio Koloniala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperioaren gailurrean, 1919 eta 1939 artean, Bigarren Inperio Kolonialak 12.347.000 km² lur eremu hartzen zituen. Metropolia kontuan hartuta, Frantziaren agindupeko lurrek 12.898.000 km² hartu zituen, hots, munduko lur eremuaren %8,6a.

1870. urtearen aldera Frantziak milioi kilometro karratu bat bakarrik zuen azaleraz Europako lurraldea eta koloniak gehituta. Kolonia hauek Afrikan eta Ozeanian zeuden kokatuta, baina bere politika koloniala ez zegoen oso garatua.

Baina egoera hau 1873.urtetik aurrera aldatu egin zen. Napoleon III.a urte horretan hartu zuen politika inperialistaren gidaritza Frantziari Gerra Franko-Prusiarrean galdutako handitasuna bueltatzeko nahian. Horrez gainera beste faktore batzuk izan zuten eragina Frantziako zabalkuntza kolonialean; geografi-elkarteak nahi zibilizatzaileak zituzten, hizkuntza frantsesa (denbora luzean kulturadun hizkuntza bakartzat hartua) zabaltzeko nahia eta arrazoi ekonomikoak besteak beste.


Prozesu kolonizatzailea Afrikatik hasi zuen Britainia Handiak lagunduta. Tunisia eta Ipar Afrikako beste lur batzuk konkistatu zituen eta ondoren Sahara-beheko Afrikarekin jarraitu zuen interes Britainiarren kontra joan arte. Orduan Afrikako konkista alde batera usten du denbora labur batean eta Kotxintxina deritzonaren konkista hasten du.[1] Gaur egungo Vietnam eta Laoseko lurrak eskuratu zituen eta modu paraleloan Afrikako konkista jarraitu zuen Madagaskar uhartea eta Marokoko protektoratua lortuz. Asiako lurraldeetatik lehengai ugari lortzen ditu, arroza, ikatza eztainua edo zinka esate baterako.

Azkenik aipagarria da Frantziak bere lurraldeak administratzeko erabili zituen metodoak, beste herrialde askok hauek adibidetzat hartu baitzituzten. Hauetako garrantzitsuena, Frantziako eredu kolonialtzat hartzen dena, sistema zentralizatua izan zen. Honek koloniak metropoliaren antzera antolatzea zekarren eta ondorioz metropoliko gobernuak kontrolatzen zituen modu zuzenean. Ez zen existitzen gobernu indigenarik, eta ondorioz lurraldeak ez zuen bere interesak defendatzeko inolako modurik. Horrez gainera Metropoliak bere kulturaren inposizio bat ere bultzatzen zuen. Beste alde batetik protektoratua zegoen. Honek gobernu eta antolaketa indigena errespetatzen zituen, baina hauei kanpo politika arloan guztiz mugatzen zieten. Honen ondorioz protektoratuek metropoliagatik kontrolatua geratzen zen, baina honek nolabaiteko askatasuna ematen zion bere erakunde tradizionalekin jarraitzeko.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Thomazi, A.. (1934). La conquête de l'Indochine. Paris.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]