Edukira joan

FC Carl Zeiss Jena

Wikipedia, Entziklopedia askea
FC Carl Zeiss Jena
Sorrera1924
Futbol zelaiaErnst-Abbe-Sportfeld
edukiera: 12.990 lagun
inaugurazioa: 1986
PresidenteaAlemania Hartmut Beyer
EntrenatzaileaAlemania Mark Zimmermann
LigaRegionalliga
2022-232. mailan 1.a (igo da)
Webguneahttp://www.fc-carlzeiss-jena.de/index.php
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Carl Zeiss Jena (izen osoa Fußballclub Carl Zeiss Jena e.V.) Alemaniako futbol talde bat da, Jena hirikoa. Gaur egun laugarren mailan ari bada ere, Ekialdeko Alemaniako Liga gehien irabazi zituen taldea da.

Jenako Carl Zeiss AG optika lantegiko langileek sortu zuten 1903an. Saxoniako talde indartsuena bihurtu zen Bigarren Mundu Gerraren aurretik, 1935, 1936, 1940 eta 1941eko txapelketa probintzialak irabazi zituelarik.

1960an Ekialdeko Alemaniako Kopa irabazi zuen eta bere historiako bolada onenari ekin zion, 1974 arte 3 Liga eta 3 Kopa lortu baitzituen. Garai ona biribiltzeko aukera izan zuen 1981eko Europako Errekopako finalean Dinamo Tbilisi nagusitu zitzaion 2-1.

Alemania biak batzean Carl Zeiss Jena 2. mailan sartu zuten. Lehenengo denboraldian bigarren egin zuen baina ez zen lehen mailara igo eta hurrengo urtean 17.a izan zen. Ordutik maila apaletan ibili da eta 2016-17 denboraldian laugarren maila irabazi du.

Alemanian: 14

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 0

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]