Edukira joan

Félix Lebrun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Félix Lebrun

(2022)
Bizitza
JaiotzaMontpellier2006ko irailaren 12a (18 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria

Félix Lebrun (Montpellier, 2006ko irailaren 12a) frantziar mahai tenis jokalaria.[1] 2023ko Europako Jokoetan urrezko domina lortu zuen eta 2023ko urrian ITTFren (Mahai Tenisaren Nazioarteko Federazioa) munduko rankingean lehen hamarretan lehen aldiz sartu zen.[2][3] 2024ko abuztuaren 6tik aurrera, ITTFko munduko sailkapenean 5. postuan zegoen, eta, ondorioz, lehen mailako jokalari frantziarra eta europarra da. Estilo aldetik, bere teknika arraroa da gaur egungo jokalari onenen artean.[4]Brontzezko bi domina irabazi zituen 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, bata bakarka eta bestea taldean. Horrela, 17 urte zituela, ekitaldi horietako dominadunik gazteena bihurtu zen, baita mahai-tenis olinpikoan gizonezko dominadunik gazteena ere.[5][6]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Frantzia Paris 3. postua, brontzezko domina Bakarka
2024 Frantzia Paris 3. postua, brontzezko domina Taldeka
Munduko Txapelketak
2024 Hego Korea Busan 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
Europako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Alemania Munich 3. postua, brontzezko domina Binaka
2023 Suedia Malmo 3. postua, brontzezko domina Taldeka

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]