Edukira joan

Etxeko bixkotxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxeko bixkotx» orritik birbideratua)
Etxeko bixkotxa
gozopil eta janari
Osagaiakarbendol ehoa eta Gerezi beltxa
Historia
JatorriaEuskal Herria

Etxeko bixkotxa edo, soilki bixkotxa[1][2] (frantsesez gâteau basque, gaztelaniaz pastel vasco, horregatik batzuetan euskaraz euskal bixkotxa[3], euskal pastela edo euskal pastiza) Lapurdiko gozopil tradizionala da, hasieran Itsasuko gerezi gorriez beteta egin bazuten ere, orain kremazkoa izan ohi da.

XVII. mendean Kanbon euskal gozopil honen lehendabiziko aipamenak agertu ziren, ziur asko fruituz betea (masustak, pikuak, gereziak...).

XIX. mendeko bukaeran kremazko gozopila agertu zen. Kanboar Marianne Hirigoien gozogilea izan zen lehenetarikoa bere etxeko bixkotxa Baionako merkatuan saltzen.

Hala ere, XX. mende amaiera arte, gozopil hau etxeari eta etxekoandreari hertsiki lotua izan da, eta horregatik gorde du etxeko bixkotxa izendapena[4]..

Kanbon urtero, gozopilaren omenezko besta ospatzen da. Saran, hari buruzko museoa dago[5].

Etxeko bixkotxa, lauburua duela.

Gurin, irin, arbendol-hauts, azukre eta arrautza handi bat ditu osagaiak. Egun, normalean pastel-kremaz bete ohi da, nahiz eta fruituez beteak ere izan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "Hiztegia / Dictionnaire basque français", Elkar, ISBN 2-903421-48-X
  2. Bixkotx sarrera Euskaltzaindiaren hiztegian.
  3. Euskal Bixkotxaren museoa
  4. (Frantsesez) Virginie Saspiturri. (2014). L'émergence des produits de terroir comme vitrine d'une région. L'exemple de l'etxeko bixkotxa : un gâteau basque partagé entre tradition et modernité.. ..
  5. Sud Ouest, 19 août 2013-8-19ko artikulua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]