Edukira joan

Espondilitis ankilosatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espondilitis ankilopoietiko» orritik birbideratua)
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Espondilitis ankilosatzaile
Deskribapena
Motahezurren hantura, axial spondyloarthritis (en) Itzuli, autoimmune disease of musculoskeletal system (en) Itzuli, spinal disease (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaErreumatologia
Sintoma(k)min muskuloeskeletiko sekundario kronikoa
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakIbuprofeno, diklofenako, Naproxeno, Piroxicam, apremilast (en) Itzuli, etanercept (en) Itzuli, certolizumab pegol (en) Itzuli, secukinumab (en) Itzuli, metotrexato, golimumab (en) Itzuli, adalimumab (en) Itzuli, ustekinumab (en) Itzuli, gammaglobulina, celecoxib (en) Itzuli eta sulindac (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKM45
GNS-9-MK720.0
GNS-9720.0
OMIM106300
DiseasesDB728
MedlinePlus000420
eMedicine000420
MeSHD013167
Disease Ontology IDDOID:7147

Espondilitis ankilosatzailea, Morbus Bechterew, Bechterew-Strümpell-Marieren gaitza, espondilitis erreumatikoa edo espondilitis ankilopoietikoa kronikoa den gaixotasun autoimmune erreumatikoa da. Jatorri ezezaguna duen gaitza da. Gaixoek artikulazioetan mina dute eta horiek zurrundu egiten dira.

Gaitza bizkarrezurraren artikulazioak eta pelbisaren artikulazio sakroiliakoak, bereziki, kaltetzen ditu.

Joera genetikoa indartsua duen gaixotasuna da [1]. Zehazki, gaitza dutenen %90 batek HLA-B27 antigenoa eta genea dute, populazio orokorrean HLA-B27aren presentzia askoz urriagoa izanik (%8 europarren artean) [2]. Era berean, HLA-B27 antigenoa duten gizabanako askok espondilitisa ez dutenez, ematen du genetikaz gain beste zerbait beharrezkoa dela gaitza pairatzeko. Ikerlari batzuek proposatu dute bakterio bat (Klebsiella pneumoniae) izango zela gaitza piztuko zuena, mimetismo antigeniko fenomenoaren bitartez [3] [4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Cortes, A; Maksymowych, WP; eta beste batzuk Association study of genes related to bone formation and resorption and the extent of radiographic change in ankylosing spondylitis Ann Rheum Dis, 2015eko Uztaila; 74 (7) 1387,-93 orr.
  2. Sheehan NJ (2004ko urtarrila) The ramifications of HLA-B27 Journal of the Royal Society of Medicine. 97 (1): 10–4
  3. Rashid, T; Ebringer, A (2007-06): "Ankylosing spondylitis is linked to Klebsiella; the evidence". Clinical Rheumatology 26(3): 858-864 [1]
  4. Izorrategi Espondilitis

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.