Edukira joan

Eriniak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru eriniak, Orestes zigortzen

Eriniak (antzinako grezieraz: Έρινύες Erinyes), greziar mitologian, infernuko mendekuaren jainkosak ziren. Erromatar mitologian Furiae deitzen zitzaien. Erinia hitzak bortxaz hildakoaren mamua, hiltzaileari jarraitzen diona, adierazten du. Eskilok Eumenideak («Onuragarriak») deitu zien, izen beldurgarri hura baztertuz. Hesiodok Lurraren eta Kronosek irendu zuen Uranoren odol-tanten alabatzat jo bazituen ere, Lurraren edo Gauaren alabatzat hartu ohi dira. Dontzeila hegodun gisa irudikatzen dira, suge kiribilduz osaturiko ilea eta itxura izugarria dutela. Greziako idazleek hiru erinia aipatzen dituzte: Alekto, Tisifone eta Megera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]