Ericsson
Telefonaktiebolaget LM Ericsson (LM Ericssonen telefono salmenten konpainia), edo Ericsson ere deritzona, Suediar konpainia multinazional bat da, telekomunikazio ekipo eta soluzioak eskaintzen dituena. Batez ere telefonia, mugikorren telefonia, multimedia komunikazio eta Interneten arloetan lan egiten du.
Lars Magnus Ericssonek, 1876. urtean fundatu zuen hasieran telegrafia tailer bat soilik zen konpainia.
Ericsson konpainiak azpiegiturak, softwarea eta informazio-teknologietan eta komunikazio-teknologietan telekomunikazio zerbitzuak saltzen ditu hornitzaile eta enpresentzat. Besteak beste, 3G, 4G, eta 5G ekipamenduak, eta optika eta Internet Protokoloen (IP) garraio-sistemak. Enpresak 105.000 pertsona inguru ditu kontratupean eta 180 herrialdetan jarduten du eta 60.000 patente baino gehiagorekin kontatzen du.[1]
Historia[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fundazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]L. M. Ericssonek gaztetan hasi zuen telefonia instrumentuekiko kontaktua, hainbat lantegitan hasi zen lanean, bai bere jaioterrian, Värmlanden, bai Stockholmen non Telegrafverket agentziarentzat lan egin zuen Suediar gobernuarentzat telegrafo ekipamendua egiten. Ikasle bekadun gisa atzerrian egon ondoren, 1876an, 30 urte zituela, tailer bat sortu zuen Stockholmen atzerrian egindako telefonoen konponketak egiteko bere lagun Carl Johan Anderssonen laguntzarekin. Alexander Graham Bellek telefonoa patentatu zuen urte berean. Handik urte gutxira, telefono-aparatuak egiten hasi zen, eta 1878an merkaturatzen hasi zen lehen Suediar telekomunikazio-konpainiari, Stocholms Allmänna Telefonaktiebola. Laster bere asmamena ezaguna bihurtu zen mundu-mailan.
Konpainia bai Ericssonek bai Anderssonek gobernatu zuten 1886 arte, Ericssonek honen agintea hartu zuen arte (Anderson konpainian jarraitu zuen 1908 arte dendako arduradun bezala).
Bere tailerrean oinarrituta, A.-B. L. M. Ericsson & Co. sortu zuen. A eta B motatako akzioetan banatutako akzio-sozietate bat, non A motatako akzioa baten botoa B motatakoa baino 1000 aldiz handiagoa zen. Horrekin enpresaren akzio-kontrola bermatuz.
Nazioarteko hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1890eko hamarkadaren amaieran ekoizpena hazi ahala, eta Suediako merkatuaren saturaziora iristen ari zela zirudienez, Ericsson atzerriko merkatuetara hedatu zen. Erresuma Batua (Ericsson Telephones Ltd.) eta Errusia merkatu goiztiarrak izan ziren. Han lantegiak ezarri zituen tokiko kontratuak lortzeko aukerak izateko eta suediar fabriken ekoizpena handitzeko.
Erresuma Batuko telefono konpainia nazionala bezero handia zen; 1897an produkzioaren % 28 salduta zuen. Herrialde nordikoak ere Ericssonen bezeroak ziren, suediar telefono zerbitzuen hazkundeaz bultzatuta.
Beste herrialde eta kolonia batzuk Ericssonen produktuen eraginpean zeuden ere, haien herrialde nagusiek eraginda. Herrialde horien artean, Austria eta Zeelanda Berria zeina 1890ko hamarkadan Ericssonen merkatu ez-europar handienak ziren. Masa-ekoizpen teknikak ezarri ziren eta telefonoak beren apaindurak eta amaiera zainduak galtzen hasi ziren.
Gainontzeko herrialdeetan arrakasta izan arren, Ericssonek ez zuen salmenta esanguratsurik egin Estatu Batuetan. Bell taldeak, Kelloggek eta Automatic Electricek menderatzen zuten merkatua. Ericssonek bere AEBetako aktiboak saldu zituen. Mexikoko salmentek Hegoamerikako herrialdeetara eraman zuten Ericsson. Hegoafrika eta Txina ere salmenta esanguratsuak egiten ari ziren.
Azkenik, bere esanguratsu konpainia multinazionalarekin, Lars Magnus Ericssonek enpresa utzi zuen 1901ean.
Gaur egungo konpainiaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930. urtean, konpainia Stockholmera aldatu zen, garai hartan gutxi garatua zegoen Midsommarkransenera. Laster bihurtu zen sektoreko paisaiaren ezaugarri bereizgarri eta 1964. urtean metroa zabaldu zenean, Telefonplan izena jarri zioten geltokiari.[3]
1940. urtean, Ericofona [4]garatu zuten bere diseinuagatik mugarri bat izan zena eta 1954an hasi zen honen ekoizpena.
1970. urtean hasi zen AXE sistemaren garapena, telefonia sistemen aitzindaria eta gaur egun ere merkatuan liderretako bat dena.[5]
1990eko hamarkadan, Ericsson telefono fabrikatzaile nagusitan bihurtu zen.
Komunikazio-ekipoetan oraindik liderra den arren, batez ere GSMn, telefono terminalen fabrikazioa Sony Ericsson izeneko konpainiaren esku utzi zuen (Sony konpainiarekin elkartzearen emaitza). Sonyk konpainiaren partaidetza erosi zion 2012ko otsailean, Sony Movile konpainia sortuz.
Era berean, indar-ekipoen negozioa Emerson konpainiari saldu zion eta telefonoguneen negozioa Damovori. Hori horrela den ere, Espainian eta beste herrialde batzuetan banatzaile ezberdinetan banatuta dago. Erictel Espainian eta Landata Latinoamerikan adibidez.
2005eko urrian, Ericssonek Marconi konpainiaren gehiengoa eskuratu zuen.
2006ko ekainean, Saabri saldu zitzaion mikrouhin ekipoen dibisioa, Ericsson Microwaves.
Gaur egun, Ericssonek, hiru negoziotan dabil:
- Sareak
- Zerbitzuak
- Multimedia
Espainian, telekomunikazio-sareak hedatzen dituen enpresa handietako bat da, eta telekomunikazio-ekipoak eta telekomunikazio-zerbitzuak hornitzen dizkie Telefonika, Euskaltel, Vodafone, Orange eta Yoigo operadoreei, besteak beste.
Indartu egin du bere posizioa Espainian, mugikor-operadore sare-hornitzaile gisa eta bere soluzio eskaintza aberastu du telekomunikazio-operadoreen sareak erabat Internet inguruneetara eboluzionatzeko, belaunaldi berriko sareetarako bilakaera eraginkorragoa ahalbidetuko duten egitura berriekin. Adibidez soluzio hauek eskaintzen ditu: IMS (Internet Multimedia Subsystem), Softswitch edo IP/Ethernet.
Mexikon liderrak dira arlo guztietan, Coren, sarbideetan, kudeaketa-sistemetan, zerbitzuetan eta abar.
2013ko urte hasieran,% 5-6ko hazkundea izan zuten. Hazkunde horren arrazoi nagusietako bat, mugikor-zerbitzua ahotsa baino askoz gehiago dela da. Mugikor horietan dagoen datu-zerbitzuen erabilera-potentziala, SMSak eta Whatsappak bidaltzea alde batera utzita, handitu egin da sare-eskaera handiagotzen harpidedun gehiagoren arabera sarpena handitzeko.
Ericsson enpresak Marconi(2005ean), Redback(2006an) eta Entrisphere(2007an) konpainiak erosi zituen. Enpresa horiek posizio handia dute zerbitzu anitzeko bideratze-teknologiaren sektorean, eta Entrisphere konpainiak, zuntz optikozko sarbide-teknologia hornitzen duenak, bere posizioa indartu du goraldi handia duten transmisio eta banda zabaleko segmentuetan.
Era berean, hedatzen ari den multimedia-merkatuari heltzeko, Ericssonek beste bi konpainia erosi dituela iragarri du: Tandberg Televisión, munduko liderra bideo-kodifikazioan eta bideo-konpresioan, eta Mobeon AB, sare finko eta mugikorretako IP mezularitzako osagaien munduko liderra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ericsson annual-report (2022). .
- ↑ Ericssonen historia. .
- ↑ (Suedieraz) Midsommarkransen. 2023-08-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ericófono. 2023-09-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- ↑ AXE system. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ericsson.com. Webgune ofiziala.