Egeskov gaztelua
Egeskov gaztelua Egeskov Slot | |
---|---|
Egeskov Slot | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatu | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Udalerria | Faaborg-Midtfyn Municipality |
Koordenatuak | 55°10′35″N 10°29′22″E / 55.1764°N 10.4894°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1554 |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Egeskov Gade 26, 5772 Kværndrup |
Webgune ofiziala | |
Egeskov gaztelua (danieraz Egeskov Slot) Danimarkako Fionia uhartearen hegoaldean kokaturiko berpizkundeko gaztelua da. Europan urez inguraturik dauden gazteluen artean hobekien kontserbaturik dagoena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1536. urteko Erreformak gerra zibila sortu zuela eta, Danimarkako jauntxoen beren jauregiak gotorleku gisa eraikitzeari ekin zioten. Egeskov gaztelua laku baten erdian jaso zuten eta bertara sartzeko aukera bakarra zubi altxagarria zen.
Gaztelua 1554. urtean egin zuen Frands Brockenhuus kondeak. Haritz basoa zegoen tokian eraikia izan zen, hortik bere izena, danieraz Egeskov "hariztia" baita.
Gazteluaren egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi eraikin luzek osatzen dute gaztelua, biak harresi sendoz elkarturik daudela, horrela lehen eraiki galdu arren bigarrenean borrokan jarraitu ahal izateko. Bi dorre zirkular ere baditu gazteluaren erpinetan, bertatik gaztelua hartzera zetozenei erasotzeko.
Gazteluaren ondoan badago Ladegården izeneko eraikin tradizional bat. Egurrezkoa da eta lastozko teilatua du. Gaur egun nekazaritzaren historiaren museoa da.
Gazteluaren ondoan 200.000 m²-ko parkea dago, hainbat lorategi desberdin dituena. Bereziki aipagarriak dira berpizkundeko lorategia bere iturriekin eta fuchsien lorategia, Europako handiena, 104 espezie fuchsia dituena. Parkean lau labirinto ere badaude.
Museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aintzinako automobilen museoa.
- Aintzinako motoen museoa.
- Nekazaritzaren historiaren museoa eta aintzinako zalgurdiekin.
- Hegazkinen museoa.
- Suhiltzaile kamioien museoa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Egeskov gazteluaren webgunea[Betiko hautsitako esteka]