Dentina
Dentinum | |
---|---|
A korona, B sustraia. 1 esmaltea, 2 dentina, 3 mamia, 4 oia, 5 lotura-ehuna, 6 hezurra, 7 odol-hodia, 8 nerbioa. | |
Xehetasunak | |
Honen parte | hortza |
Identifikadoreak | |
Latinez | Ventriculus |
MeSH | A14.549.167.900.280 |
TA | A05.1.03.055 |
FMA | 55628 |
Terminologia anatomikoa |
Dentina edo bolia hortzeria osatzen duen tarteko ehun bat da, esmaltea baino bigunagoa. Gorputzeko bigarren ehun gogorrena da, eta hortz-organoaren bolumen handiena osatzen du. Zati koronarioan esmaltezko geruza batek estaltzen du, eta sustrai-eskualdea masailezurrari errotua da. Horixka da, eta elastikotasun maila altuak gaineko esmaltea babesten du hausturen aurka. Hortz-mamiarekin lotura estua du, zelula espezializatuek, dentinoblastoek, egiten baitute. Osagai zitoplasmikoez gain, dentina kaltzifikatutako kolageno matrize batez osatua da, batez ere I motako kolagenoz eta dsp eta dpp proteinez (% 5-8 eta % 50, hurrenez hurren). Hortz-hodiek zeharkatzen dute sustraietatik esmalteraino. Hortz-organoak eratzeko prozesuari dentinogenesi deritzo.
Horia da, opakoa. Elastikotasuna egitura organikoaren eta barnean duen ur kopuruaren araberakoa da. Haren gutxi gorabeherako osaera honakoa da: materia inorganikoa, % 70;, materia organikoa, % 12, eta ura, % 18. Materia inorganikoa hidroxilapatita kristalez osatua da batez ere, eta organikoa, kolageno zuntzez.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |