Edukira joan

Cheddarko arroila

Koordenatuak: 51°16′57″N 2°45′56″W / 51.282409°N 2.76546°W / 51.282409; -2.76546
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cheddar Gorge» orritik birbideratua)
Cheddarko arroila
Motaharan
Sakonera137 m
Geografia
Map
Koordenatuak51°16′57″N 2°45′56″W / 51.282409°N 2.76546°W / 51.282409; -2.76546
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaSomerset

Cheddarko arroila (ingelesez: Cheddar Gorge) Ingalaterrako hego-mendebaldeko Somerset konderriko Cheddar udalerrian dagoen kareharrizko arroila bat da. Arroila Cheddarko leizeen kokalekua ere bada, 1903an leku honetan duela 9.000 urtetako "Cheddarko gizona" topatu zen, osorik topatutako Britainiar Uharteetako gizaki eskeleto zaharrena.[1] Bertan amairaldeko Goi Paleolito aroko aztarna zaharrenak ere topatu ziren (duela 12 edo 13.000 urtekoak).[2] Leizeak lurazpiko ibai baten eraginez sortu ziren, estalaktita eta estalagmita ugari ditu.

Cheddarko arroila, Erresuma Batuko ohiko turismogunea da. 2005. urtean Radio Times irratiak burutu eta Seven Natural Wonders telesailean agertutako inkesta baten arabera, Cheddarko arroila Erresuma Batu osoko bigarren natur kokagune miragarri edo ikusgarriena gisa sailkatua gelditu zen, Dan yr Ogof leizeen atzetik.[3] Arroila urtero milioi erdi bisitarien helmuga da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]